Parte hartzeaz hitz egiteko modurik onena parte hartzea da. La Mandarina de Newton-ek worknettingen* bitartez agertoki batean kokatzea proposatzen digu, non geuk ehotzen ditugun, lantegira bertaratu garen museoetako profesionalek, parte hartzeko prozesuetan eta moduetan nolabaiteko eragina duten proiektuen inguruko interpretazioak, birplanteamenduak eta ideiak.

Bitartekaritzarako gune gisa kokatzen ditugu museoak, jardun desberdinen bitartez gizartearen eraldaketan eragiten eta laguntzen duten eragile gisa. Nola? Parte hartzea tresna eta estrategia egokia da horretarako. Baina, kontuz! hausnartu, pentsatu, galde egin behar dugu museotik zergatik, zertarako eta nola lan egin nahi dugun parte hartzeko inguruneetan.

dsc_5740

Motibazioak eta interesak pentsatzera eta antolatzera zuzendutako aurretiazko gune honetan berebiziko garrantzia du parte hartzeko estrategia diseinatzeko prozesuak, jarraitu beharreko bidea taxutuko duten hasierako erabakiak hartzeko unean kokatzen baikaitu. Diseinuari Balio batzuk gehitzen dizkiogu, eta Objektu bat definitzen dugu, parte hartzeko deia, alegia, deialdi modura, galdera ireki gisa, identifikatutako talde espezifiko bati edo herritarrei oro har eta abar zuzendua. Deialdi horrek, aldi berean, ekintza bat edo ekintza batzuk dakartza berekin, hartzaileek burutu beharrekoak. Hori guztia, idatzita, teoria da eta metodo baten itxura har dezake; hitzek, ordea, ideiak antolatzen lagundu ahal izango digute eta baita, era berean, gai jakin batzuen inguruan hausnartzen ere, museoetatik ahal dugun modurik egokienean egin ohi dugun lana, alegia. Eta aztertzeari ekiten badiogu zer egiten dugun eta nola egiten dugun hobeto egiten saiatzeko?

*worknetting: La Mandarina de Newton-eko kide Irene Lapuentek eta Ramón Sangüesak pentsatutako kontzeptu honek lan eginez elkar konektatzea eta elkar ezagutzea proposatzen du.

Marta Font

Workshop: Museo parte-hartzaileak – Saio Irekia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *