Irungo Oiasso Museoak Dies Oiassonis jaialdian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Erromatar bizitzaren eta kulturaren inguruko jaialdi hau, uztailean ospatzen dena, 2010az geroztik antolatzen dihardu museoak. Ba al zatoz?

Jaialdi horretarako, museoak jarduera desberdinak antolatzen ditu: lantegiak, berreraikuntza historikoak, erakusketak eta ikuskizunak. Bertan, oso parte aktiboa eta garrantzitsua zarete irundarrak, beti pentsatu izan baitugu parte hartzeko jaialdi herrikoi bat izan behar duela ekitaldi hau. Eta agertoki horretan leku bat duzu zuk.

Uztailaren 18an eta 19an ospatuko den V. edizio honetarako, gure jaialdian parte aktibo izan nahi duten guztiei luzatu nahi diegu gure gonbita. Eta hortxe uste dugu aritu gaitezkeela elkarlanean.

Jaialdia barrutik bizi nahi baduzu, egun batez erromatar izan nahi baduzu, bilera informal batera dei egiten dizugu; datorren ostiralean, maiatzaren 30ean, 19:30ean, Oiasso Museoan. Mokadu bat jaten ari garen bitartean, xehetasunak emango dizkizugu jaialdian lagundu nahi baduzu. Jaialdian parte hartu nahi duen lagunen bat baduzu, ekarri ezazu.

Pertsona dinamikoa eta jakin-min handikoa bazara, tarte on bat pasatzeko gogoa duena, eta zeu ere protagonista izan nahi baduzu Dies Oiassonis-en V. edizioan, zain gaituzu!!! Primeran pasatuko dugu, ziur.

“Gizartearen Parte-hartzea Museoetan jaialdira elkartu da Oiasso Museoa”

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *