Amaitu berri da Ondarebizia Argazki Lehiaketaren lehenengo edizioa, helburu duena herritarren eta euskal ondare immaterialaren arteko loturak finkatzea eta ondare horren interpretazioaren gaineko begirada berriak zabaltzea.

Parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu jaso ditugun argazki guztien bitartez erakutsi duten interes eta laguntzagatik. Datorren urtean ere izango gaituzue zain!

K6 Gestión Cultural, Museum Cemento Rezola eta Okupgraf-eko kideek osatutako epaimahaiak Aharoa Zuloagari eman dio A Kategoriako saria “Aingeru Pausoak – Elizaren Ondare ez Materiala” izenburua duen argazkiagatik, gaira ondo egokitzeaz gainera bere originaltasuna nabarmenduz. Gainera, argazkiak informazioa ematen du gure ondare kolektiboari lotutako ohitura edo ekintza zehatz bati buruz, eta baita datu ugari ere oraingo hiri-testuinguruari buruz. Tradizio berezi bat jasotzen du oraingo kontzeptu batean, nabarmendu dute epaimahaikideek. Argazkiak Ostiral Santuko Prozesioa jasotzen du, Aian (Gipuzkoa) ospatzen dena; urtero, Jesusen jaitsiera irudikatzen da elizan, aingeruak San Migel goiaingeruaren atzetik sartzen dira Jesusen gurutziltzaketaren atributuak jasotzeko (kartela,iltzeak, lantza, eskailerak…) eta ondoren egiten da prozesioa. Zehazki, lehiaketara aurkeztutako argazki saridunak aingeruz jantzitako haurrek “etxetxoaren” aurretik desfilatzen duten unea jasotzen du; Aian kalbarioko hiru gurutzeak biltzen dituen elizpeari deitzen zaio “etxetxoa”.

Aharoa Zuloaga

Aharoa Zuloaga

A Kategoriaren barruan, Rezola Museoak, bere oinarrietan jaso bezala, bere aretoetako batean jarri zituen ikusgai lehiaketara aurkeztutako hamabost argazkiak. Erakusketaren iraunaldian, Museoko bisitariek herri-epaimahai gisa baloratu dituzte argazkiak. 50 boto inguru jaso dira. Herri-epaimahaiak Alaitz Ruizi eman dio saria, “Zinta Dantza” izenburua duen argazkiagatik; euskal dantzaren une bat jasotzen duen bat-bateko argazkia.

Alaitz Ruiz

Alaitz Ruiz

B Kategoriaren barruan, moldaketa fotografikoa egiten zaien argazkiak biltzen dituen horretan, Isidro Rodriguezi eman dio saria epaimahaiak, haren “Joaldunak. Joaldunak, (edo Zanpantzarrak)” argazkiagatik; euskal kulturako pertsonaia, tradizioz Inauteriak iragartzen dituena. Gaira egokitu izana baloratu du gainera epaimahaiak, baita argazkiaren teknika, jasotzen duen xehetasuna, indarra, mugimendua… ere.

Isidro Rodriguez

Isidro Rodriguez

Ondarebizia Argazki Lehiaketaren I. Edizioa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *