Blogariekin elkarraldiak egitetik (Erromantizismoaren Museoa 2011) erakusketetarako bisitaldi esklusiboetaraino blogariei zuzenduak (Bartzelonako Itsas Museoa 2014), museoak jabetzen hasiak dira “komunikazio hedakorrak” duen garrantziaz eta iraultza digitalak gure bizitzetan duen eraginaz. Komunikazioa, museoaren barruan lan egiten duten profesionalen menpe zuzenean egon beharrean, beste batzuek igorriko dituzten mezuen menpe egongo dena, haien eraginaren eta iritzien eta sarean izango duten zirkulazioaren menpe, hain zuzen ere.

Blogariak, iritzi-kanalak diren aldetik, target interesgarri bat dira museoentzat; horretarako, haietako batek gogorarazi egin digu museo batek egin beharko lukeena elkarraldi-proposamen bat edo bisitaldi espezifiko bat ondo lantzeko:

(Iturria: http://lestraperlista.wordpress.com/)

  1. Blogariarentzako material egokia eskaintzea, prentsa-ohar bat adibidez, baliabide gisa link bat eskainiz irudiekin, edo pen edo disko bat material grafiko horrekin.
  2. Bisita gidatu bat prestatzea lau esparru-ideia adieraziz, free une bat uztea deialdia egin zaion pertsona askatasunez ibili ahal izan dadin, eta proposamenaren testuinguruaz hitz egingo duten galderak erraztea.
  3. Elkarraldiaren aurretik, elkarraldian eta ondoren interakzioa izatea eta ez ahaztea monitorizazio bat egitea informazioak sareetan duen inpaktuari eta emaitzei buruz.
  4. Halako eragileak zaintzea, haiei balio erantsia ematea, itzuli behar zaien denbora, gogoa eta esperientzia eskaintzen dutelako; quid pro quo bat, alegia.

 

Nor animatzen da?

Blogariak eta Museoak. Komunikazio hedakorra eta parte-hartzailea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *