Museoen sektoreko profesionalen nazioarteko komunitateari zuzendua, Museumnext ekitaldiak museoen orainari eta geroari buruzko diskurtso eta praktika eguneratuenak biltzen dihardu azken urteotan.

Datorren edizioa 2015eko apirilean izango da Genevan, Suitzan, eta museoek aurre egin behar izango dieten erronka berriak izango ditu aztergai alderdi eta arlo anitzetatik: arkitektura, erakusketak, teknologia, trebetasunak, bildumak, kontserbazioa, helburuak, lidergoa…

Hiru egun luzeetan, aurkezpenen, eztabaiden, lantegien eta truke-guneen bitartez aztertuko dira gai desberdinak, erakunde desberdinetako profesionalak bilduta.

Mundu osoko museo eta galerietako 500 profesional biltzea da ekitaldiaren asmoa eta bertan parte hartzeko kostua hauxe da: 350 libera, hau da, 440 euro inguru sarrera aldez aurretik erosita (urriaren 31 baino lehen) eta 550 libera azken orduan bertaratzea erabakitzen dutenentzat.

Gainera, modu aktiboagoan parte har daiteke proposamenak aukera desberdinen bitartez bidalita:

aurkezpen bat egitea, workshop bat burutzea edo eztabaida-panel baten bitartez, alderdi jakin bati buruz eztabaida pizteko gune antzeko bat, alegia.

Ondarebiziatik proposamen horren eta sektorearentzat interesgarriak diren beste proposamen batzuen antena gisa jardungo dugu, azkenaldiko eztabaiden informazio adierazgarria eskaintzearren.

MuseumNext

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *