Museoak pentsatzeko eta egiteko modu berriei egiten ari zaie aurre mundu fisiko eta digital batean. Izan ere, bi errealitate horietan erlazionatu eta lan egin beharrean izaten dira beren eguneroko jardunean, eta epe ertain eta luzerako estrategiak planifikatu behar izaten dituzte komunikazio eta harreman sozialen premia berriei erantzuteko.

Era berean, museoaren estrategia digitalaren barruan funtsezkoa da erabiltzaile birtualekiko harremana…

Nola egingo dugu, ordea? Zer estrategia digitalari egiten dio aurre gure museoak? Zer tresna ditugu eskuartean? Zergatik gaude eraldaketa digitalaren premian?

Nola sustatu komunitate birtualaren parte-hartze esanguratsua? Nola sortu elkarrekiko harreman bat, joanekoa eta itzulerakoa?

Laster, Saio irekiaren hurrengo edizioan, lotutako gai horiei eta beste batzuei helduko diegu arlo desberdinetako profesionalen partaidetzarekin eta lankidetzarekin. Gogoetak partekatuko ditugu eta praktikara eramango ditugu baliabide eta tresna espezifikoak, mundu fisikoaren eta digitalaren arteko harremanak interpretatzen lagunduko digutenak.

Laster… Saio Irekia II

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *