Adierazgarriak dira Añorgatarrak proiekturako irudi hauek, Añorgako kolonia industrialaren garaiko oroitzapenak eta historia jasotzea helburu hartuta bildutakoak.

Langileen etxebizitzen atzean auzotarrentzako gune bat zegoen saltokiekin eta beste zerbitzu batzuekin eta, alde batean, ekonomatu bat ere. Une honetan era guztietako gogoetak datozkigu burura, eta indar handiagoa hartzen dute, guretzat eta baita proiektu hau gauzatzen laguntzen ari direnentzat ere, urteotan entzuten eta biltzen aritu garen kontakizun, bizipen eta oroitzapen guztiek.

Hemendik gutxira, lan honen emaitza hauek aurkeztuko ditugu: bigarren dokumentala, Añorgatarrak II, fabrikaren inguruko lanaren memoriari eskainia, eta hainbat añorgatarren kontakizunak eta oroitzapenak jasotzen dituen argitalpen bat, eraikin horiek, erortzeko zorian daudenak, bizirik zeuden garaira eramaten gaituena.

Prentsan:

Comienza el derribo de las viejas casas de Rezola para reencauzar la regata

 

Añorga, Oroimena, Historia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *