Gaur amaitzen da DEAC Jardunaldien 18. edizioa. Museoetako Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailei eskainitako jardunaldi horiek, Puentes izenburuarekin, aste honetan hasi ziren Prado Museoan.

Ondarebizia bertan izan da. Hemen uzten dizkizuegu gure lehenengo hausnarketak:

***

Lehenengo jardunaldian, asteazkenekoan, museo txikiek egindako lanaren garrantzia nabarmendu zen eta gure lurraldea osatzen duten museo gehien-gehienen balioa nabarmentzeko bide eman zigun horrek.

Museoak, komunitatearekin lan egiten dutenak eta ahalegin handia egiten dutenak gertuko komunitate horrentzako proiektuak sortzen. Eta pertsona/familia/elkarte horiek museora hurbiltzea lortzeko ez ezik, museoa berena balitz bezala sentitu dezaten lortzeko ere. Museo horiek, dituzten ezaugarriengatik, eta egunerokotasunean murgilduta, ez diote denbora gehiegirik eskaintzen egiten dutena jakinarazteari, beren proiektuak “saltzeari”. Egiten dugun horretan sinetsi behar dugu, eta dugun balioa nabarmendu, esaten ziguten…

Eztabaidaren ibilbidean, antolatzaileek programan barne hartutakoan, aurreko puntuaren garrantzia nabarmentzeaz gain, bertan ginen profesional guztiei honi buruz gogoeta egiteko eskatu zitzaigun:

Irten behar al du museoak kalera?

Lan egin behar al dugu Sarean?

Positiboak dira arlo anitzak biltzen dituzten proiektuak?

Ondoko jardunalditik nabarmentzekoa da funtsezko ideia bat museoetako hezitzaileentzat/bitartekarientzat/erraztaileentzat. Fátima Sánchezen (Botín Zentroko Zuzendari Exekutiboa) ideia bat, gure lana zergatik genuen gogoko gogora ekartzera bultzatu gintuena:

– ARRAZOIA ETA EMOZIOA ESKUTIK DOAZ. Emozioek gure pentsamenduak gidatzen dituzte eta garrantzizkoak dira gizakiaren ongizaterako.

Horregatik, hezitzaile garen aldetik, landu egin behar ditugu emozioak. Gure proiektuek piztu egin behar dituzte emozioak, eta zeregin horretan, jakina, arteek (dagozkien adierazpide guztietan) lagunduko digute. Gure eragile erraztaileak izango dira, sormenari lotuta doazelako. Eta sormen horrek, garatu, landu… behar dugunak, ez du nahitaez lotuta egon behar arteekin (norberak egunerokotasuna gainditzeko, arazoei irtenbideren bat emateko… duen sormena izan daiteke ere bai). Hortaz, diseinatu ditzagun proiektuak emozioen bitartez, beldurrak gaindituz, jakin-minez, arriskatuz… Era horretan jabetuko da norbera bere emozioez. Diseinatu ditzagun trebetasunak horretarako.

Helburua EZ da pertsonek gaitasun artistikoak garatzea; BAI, ordea, haiei arteetarako sarbide bat erraztea.

Kontatzen jarraituko dugu…

A.Llorente

DEAC Jardunaldiak, Museoetako Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailei eskainiak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *