Liburuaren Egunaren esparruan, 2015eko apirilaren 23an, “Añorgatarrak I, Kontakizunak oroimenetik” argitalpena eta “Añorgatarrak II, Lanaren memoria“ ikus-entzunezkoa aurkeztu dira Museum Cemento Rezolan.

Bi emaitzak 2010ean sortutako Museum Cemento Rezola – K6 Gestión Cultural-en Añorgatarrak epe luzeko proiektuaren osagai dira, helburu nagusitzat hartuta Añorga auzoaren memoria biltzea eta hedatzea, 1850az geroztik zementugintzari bereziki lotua.

“Añorgatarrak. Kontakizunak oroimenetik” argitalpenak elkarrizketen transkripzioak biltzen ditu zehazki, kontakizun bihurtuta, eta “Añorgatarrak I“ aurreneko ikus-entzunezkorako egin zirenak. Lan horrek Añorgako auzotarren testigantzak erakusten ditu, haien eguneroko bizitzako oroitzapenak, bizipenak, pasadizoak, Cementos Rezola fabrikaren inguruan sortutako kolonia industrialean.

Bestalde, “Añorgatarrak II. Lanaren memoria” ikus-entzunezkoaren bigarren emanaldiak langileen testigantzak jasotzen ditu; jardunean dauden langileenak eta erretiratuenak, zuzenean edo zeharka Cementos Rezola fabrikarekin loturaren bat izan dutenenak. Gainera, aukera bat da Fabrikaren jarduna beste ikuspegi batetik ezagutzeko, bertako egunerokoa, bertako soinuak, barnealdea…

Añorgatarrak I eta Añorgatarrak II dokumentalak, Okupgraf-ek eginak, Museum Cemento Rezolako erakusketa iraunkorrean ikus daitezke.

“Añorgatarrak” argitalpenaren eta ikus-entzunezkoaren aurkezpena Museum Cemento Rezolan

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *