Ondarebiziak antolatutako Ondareari Begira Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Gipuzkoatik irtengo dira. Lehiaketako parte-hartzaileetako baten interesari esker, aurkeztutako argazkien lagin bat Bilboko Arkitektoen Elkargoan jarriko da ikusgai uda honetan.

Gaurtik aurrera eta abuztuaren amaierara arte, lehiaketara aurkeztutako 65 argazkietatik 56 Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak Bilbon duen egoitzan ikusi ahal izango dira. Erakusketaren inaugurazio ofiziala uztailaren 3an egingo da, 20:00etan, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legearen urteurrenarekin bat etorriz. Argazkietako bakoitzak begirada desberdin bat eskaintzen du Ondare Berrerabiliaren gainean, lehiaketaren hirugarren edizioko gaia, alegia

Asko pozten gara parte-hartzaileen lana pertsona gehiagorengana iritsi ahal izateaz, begiradak areagotu ahal izateaz eta Bilboko Arkitektoen Elkargoa bezalako erakunde batekin elkarlanean aritzeaz. Ondarebizia ondarearen inguruko sentsibilizazio-proiektu bat eta lan-plataforma bat da, elkarlaneko kulturak sustatzen dituzten proiektuak, programak eta prozesuak bultzatzeko konpromisoa hartua duten eta herritarrak ondarearekiko sentsibilizatzen laguntzen duten ondare-zentroek osatua. Hala, erakusketa ibiltari horrek bete egiten ditu bi xede hauek.

Erakusketaren inaugurazio ofiziala uztailaren 3an egingo da, 20:00etan, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legearen urteurrenarekin bat etorriz. Hemen aurkituko duzue informazio gehiago erakusketari buruz eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak Bizkaian duen ordezkaritzari buruz.

Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko hasiak garela lanean Ondareari Begira argazki lehiaketaren laugarren edizioan; irailaren amaierarako aterako da. Pista bat utziko dizuegu: Ondare Naturala…

Bilboko erakusketa bisitatzera eta uda honetan argazkiak ateratzera animatzen zaituztegu.

Ondareari Begira III. Argazki Lehiaketa: Bilboko Arkitektoen Elkargora doa erakusketa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *