Egun on!

Urrian Ondareari Begira IV Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea itxi genuen. Edizio honetako parte-hartze altuarekin harrituta gaude. 130 argazki baino gehiago jaso ditugu Euskal Herriko Ondare Kulturalaren inguruan. Eskerrik asko!

Orain, online bidezko bozketa epea ireki dugu. Gaurtik aurrera eta abenduaren 10a bitarte, lehiaketara aurkeztutako eta onartutako argazkiak bozkatu ahalko dira:

http://www.ondarebizia.com/premio-jurado-popular-votacion-online/

Honetaz gain, gaur ere bozketa presentziala martxan jarri dugu. Epaimahai profesionalak egindako 60 argazkien aukeraketa erakusgai izango da gaurtik aurrera Museum Cemento Rezolan eta azaro amaieran Oiasso museoan. Argazki hauek bisitariek bozkatu ahalko dituzte.

Boto hauen emaitzarekin, bi sari emango dira: lehenengoa epaimahai herritarrarena -online– eta bigarrena, epaimahai herritar presentzialarena.

Abendu erdialdean, argazki sarituak ezagutzera emango ditugu.

Zuen argazkiak elkarbanatu eta zabaltzera animatzen zaituztegu. Onenak irabazi dezala!

Zorte on!

Ondareari Begira IV – Online bozketa hasten da: Epaimahai popularraren aldia da!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *