4 urtez elkarren segidan egin izan dugun bezala, 2017ko irailean, Ondareari Begira argazki lehiaketaren edizio berria atera dugu. Proiektu honek begiradak areagotzea proposatzen du, gure errealitateak begiratzea, behatzea, eraldatzea, birsortzea eta berpiztea, kultur ondareari buruzko esanahi berriak ekartzeko.

Lehiaketaren laugarren edizio honetan, Euskal Herrian izandako Ondarearen Europako Jardunaldien gaiak bildu nahi izan genituen. Jardunaldi horiek irailaren amaieratik urriaren amaierara arte egin ziren, eta Paisaiaren Eraikuntza izan zen aztergai. Ondarebiziatik, Euskal Herriko Kultur Ondare Naturala osatzen duten paisaietan jarri genuen arreta.

Poztu egiten gara parte-hartzaileen kopurua urtetik urtera gora doala ikustean. Edizio honetan 135 argazki jaso ditugu 72 parte-hartzailerengandik guztira. Eskerrik asko guztiei!

Argazkiek bi epaimahairen irizpideak jaso dituzte, epaimahai profesionalarenak eta herri-epaimahaiarenak. Edizio honetako berritasun gisa, herri-epaimahaia bitan banatu da: herri-epaimahai presentziala eta online herri-epaimahaia. Eta epaimahai horietako bakoitzak sari bana eman du.

Aurten, berriro ere, epaimahai profesionala, IVASFOTeko Elena Barruetak eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko Julio Tejadasek osatua, urrian bildu zen 60 argazkiren hautaketa bat egiteko. Ondoren, ikusgai egon dira lehenik Museum Cemento Rezolan eta ondoren Oiasso Museoan egin diren erakusketetan. Horietan, bertaratutako herritarren bozketa jaso eta epaimahai profesionalaren lehen eta bigarren argazki saridunak aukeratu dira.

Hauxe izan da emaitza:

– Epaimahai profesionalaren lehen saria: “Entrada al Paraíso”, Juan Francisco Ros Pardo-rena.

Argazkiaren soiltasuna nabarmendu zuen epaimahaiak, ikusgarri izatetik urrundu izana, alegia. Era berean, oso positiboki baloratu zuten airetiko planoa, aukera ematen baitio argazkia behatzen ari denari itsaso handitik portura sartzen ari den ontziaren norabideari jarraitzeko. Lehiaketaren gaiarekin duen lotura sotiltasun handiz dago landuta, nabaria izan beharrean. Giza ekintza jasotzen da, baina ez hainbeste argazkiaren aurrealdean. Badiak bere berezko ezaugarriengatik hartu du gizona. Badiaren itxura beti da eta izango da hori bera.

Entrada al Paraiso con nombre

– Epaimahai profesionalaren bigarren saria: “¿Quién anda ahí?”, Txakel Urarte-rena

Argazki honetatik argiaren kalitatea nabarmendu zuen epaimahai profesionalak. Gainera, epaimahaiko bi kideak bat etorri ziren iriztean oso gustuko zutela jasotako ekintza, erakargarria eta originala zelako. Agertokiak gonbidatu egiten gaitu bertako protagonistekin ibilaldia egitera. “Oso argazki polita da, xehetasun handikoa”.

Hauxe izan da herri-epaimahaiaren emaitza:

Herri-epaimahai presentzialak, Museum Cemento Rezolako eta Oiasso Museoko bisitariek osatuak –3 astez egon dira argazkiak ikusgai bi museoetan–, ondoko saria eman du:

– Herri-epaimahai presentzialaren saria: “Soldados en la niebla”, Ángel Martinez-ena

Azkenik, eta aurtengo berritasun gisa, online herri-epaimahaiaren saria iragartzen dugu. Internauten 754 botok erabaki dute Ondarebiziaren historian izan den online herri-epaimahaiaren lehen saria argazki honi ematea:

– Online herri-epaimahaiaren saria: “Entrada al Paraíso”, Juan Francisco Ros-ena

Internautak bat etorri dira epaimahai profesionalarekin, eta “Entrada al Paraiso” hautatu dute sariaren irabazle.

Ondarebiziatik zorionak eman nahi dizkiegu edizio honetako saridunei, eta berriro ere eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei.

Datorren urtera arte!

Ondareari Begira Argazki Lehiaketako Saridunen Argazkiak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *