1 kontakizuna eta hainbat irakaspen

Arte eta gizarte proiektu bat asmatzen hasten gara. Museoek hezkuntza ez-formalaren ikasketa gune bezala, arte hezkuntzari lotutako praktikak gehitzeko aukera dute. Gure iritziz,
mundua ulertzeko eta inguruan duguna zalantzan jartzeko beharrezkoa den hezkuntza bat, irudien bonbardaketa etengabe eta kezkagarria den testuinguruan.

Baina gatozen gure proiektura.

Partekatua da, museoaren eta esperimentazioaren ateak irekitzea du helburu, aukera hauek ohikoak ez dituzten pertsonentzat. Denok gaitasun desberdinak ditugu, hori da gure abiapuntua. Atzegiko pertsonen ilusioak eragin eta hunkitzen gaitu, eta sekulako energia helarazten gaitu, proiektuaren hasiera ezin hobea bihurtuz. Mila esker Jone, zure jakin-min eta berotasunagatik.

20180119_172046

Urtarrilak 18. Argazkian, Amaia Llorente eta Marta Font Kutxa Kultur Gunean. Jone Arrubarrenak zuzentzen duen Atzegi pintura taldearekin elkartzea.

Atzegiko taldeak artea modu berezian bizi du. Beraien ingurunea modu anitzetan hautematen dute, askotan gune kulturaletatik sortutako gai desberdinetaz hausnartzen dute. Margotzen dute, beraien esanetan artistak dira eta beraien obrak erakusten dituzte. Gure proposamena ez zaie arrotz egiten. Aitzitik!

Bi dimentsiotatik hiru dimentsiotara bidaiatu nahi genuke, bakoitzaren esperientziatik eta jolasa eta perzepzioaren bitartez. Margolan hauetan agertzen diren formak garaiera har dezaten, nahas daitezen, itxura berriak har ditzaten nahi dugu. Orduan, zer gertatzen da? Hutsunea edo oreka bezalako beste elementu batzuk agertzen zaizkigu. Juanjo Aranguren eskultorearen eskutik lehenengo saioak itxura eta indarra hartzen ari dira. Marraztuak daude jada.

Jarraituko du…

Ikasgai zenbait: Ez dezagun ezer suposatu, izan dezagun beti inprobisaziorako ahalmena, utz dezagun harritu gaitzaten, entzutea.

juanjo preparación

Otsailaren 9an. Saioak prestatzen museoan, Juanjo Aranbururekin.

Marta F.

REZOLARTE ATZEGIrekin

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *