Zuekin partekatu nahi dugu, 2018ko azaroak 21, 22 eta 23an Gordailuan eta Museum Cemento Rezolan ospatu genuen Saio Irekiko 5. jardunaldien ondoren dugun poztasuna.

Hiru egun oso biziak izan dira, non jatorri ezberdinetako (Madrid, Lugo, Bartzelona, Lleida, Donostia, Bilbo) museoetako bitartekariak, hizlariak nahiz zuzendariak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako 65 profesionalekin, euren praktika onak konpartitu dituzte; egun museoek bitartekaritza kulturalean aurrez dituzten erronkei aurre egiten laguntzeko asmoz.  

Solasaldi, workshop- ak, saio parte hartzaileak… entzun genituen, eta zenbait praktika eta idei on jaso genituen, zeintzuk orain parte hartzaileek antolatu eta lehenetsi behar ditugu, gure eguneroko lanean txertatzeko eta ingurunera egokitzeko.

Aurten, berrikuntza moduan, lekuko museoei espazio bat ireki zaie, non euren proiektuak nahiz lan metodologiak partekatzeko aukera eskaini zaien. Gertutasunez proiektu hauek entzutea aberasgarria izan da, eta hurrengo jardunaldietan espazio hau mantentzea espero dugu.

Jardunaldietako parte hartzaileen asebetetze galdeketak aztertu ondoren, beste urte betez, hezkuntza sektoreko profesionalek, sarean lanean aritzearen gonbitea luzatzen dute, proiektuek indar gehiago har dezaten horrela. Hauek dira gehien errepikatu diren gogoetak: euskarari presentzia gehiago eman behar zaiola, nola aldatu behar den komunikazio kulturala teknologia berriei…. Museomix bezalako proiektu berriztatzaileak, arreta deitu du parte hartzaileen artean, honek belaunaldi gazteak museoetara hurbil ditzakeela ikusten baita.

Prest gaude bada 2019ko Saio Irekia antolatzeko, jasotako komentario guztiak eta gero.

Beste urte batez, eskerrak parte hartzaile guztiei.

Hurrengo urterarte!

Hemen bideoa:

SAIO IREKIA 2018: Iruzkinak eta bideoa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *