Ohiturari jarraituz, urtea amaituko dugu Ondareari Begiradak argazki lehiaketako irabazleak nortzuk diren esanez. Proiektu honek begirada berriak aktibatu nahi ditu, behatu, eraldatu, birsortu eta birbizi gure errealitateak, ondare kulturalari esanahi berriak emanez.

Aurtengoan aukeratutako begirada ondare industriala izan da.

50 partehartzaileek aurkeztutako 80 argazkietatik 4 dira saridunak. Horietako bi epaimahai profesionalak aukeratu ditu, eta beste biak, epaimahai popularrak.

4 urtez epaimahai profesionala, Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteak (Julio Tejadas) eta IVASFOT-ek (Beñat Maiz) osatu dute; aurten, Lenbur fundazioa batu zaie, Aurelio Gonzalez eta Olatz Conde, lehiaketako gaia baloratzeaz arduratu dira.

Azaroan bildu zen epaimahaia, eta bilera hartan 60 argazki aukeratu ziren, ondoren Oiasso Museoan eta Museum Cemento Rezolan erakusgai egon direnak, azaroa eta abenduan zehar. Eta noski, egun hartan ere lehen eta bigarren saria hautatu ziren. Hauek dira argazki horiek:

  • Epaimahai profesionaleko lehen saria: Muelle del tinto, Juan Manuel Maroto

1er premio Muelle del Tinto

Epaimahaiak, argazki uneko argiaren kalitatea baloratu zuen eta honek sortzen zituen itzalak. Nabarmendu zituzten ere ikuseremuaren sakonera, bertikaltasuna eta argazkiaren enkoadraketa. Aukeraketa egiterako garaian, eragina izan zuen ere berreskuratutako egitura industrial bat izateak, eta nola dagoen humanizatua ingurune natural batean.

  • Epaimahai profesionaleko bigarren saria: Satisfacción 2, Gorka Gómez

2ºpremio Satisfacción 2 (1)

Epaimahaiarentzat argazki hau irudian poesia bat da. Industria, pertsonarekin harremandua. Errementariak erakusten duen indar jarrerak, lantegien beste aldean pertsonak daudela aditzera ematen digu, ondare industrialaren balore handiena pertsonak duela alegia. Aldi berean argiaren kalitatea baloratu zen.

Aurreko urteko berrikuntzari jarraituz, 2019an ere, aurkeztutako argazki guztiak online epaimahai popularrak bozkatu ahal izan ditu blog honen bitartez. Hilabete baten ondoren, epaimahai popularrak online erabaki du argazki irabazlea dela:

  • Epaimahai popularra, online saria: Carola, Sonia Montejo.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Epaimahai profesionalak aukeratutako 60 argazkiek, 3 astez Oiasso Museoan eta beste hiru astez Museum Cemento Rezolan, bi Museoetako bisitarien bozkak jaso dituzte. Irabazlea:

  • Bertaratutako epaimahai popularraren saria: Instalación minera, Manuel Jiménez

Instalación Minera

Zorionak irabazle guztiei!

Eskerrak eman nahi dizkiegu partehartzaile guztiei, gurekin partekatzeagatik euren begirada, eta epaimahaia osatu duzuen guztiei, proiektuan izan duzuen ikuspuntuagatik.

2019an itzuliko gara, Jai zoriontsuak igaro!

5. Ondareari Begira argazki lehiaketako argazki saridunak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *