Museoak zerbait gehiago iradoki diezadan nahiko nuke, zentzuak bizkortu eta bere istorioekin xarmatu nintzala. Ziur aski bere objetuekin gertuagoko harremana sortuko nuke eta bere geletan beste modu batean galduko nintzateke. Batzutan, hiri batetako gune hauetako batean noraezean nabilenean, txunditzea lortzen dut, museoak ni txunditzea lortzen du. Zerbait magikoa gertatzen da, ez dakit nola adierazi, baina zerbait entzuten dut nire barruan. Ezaguna egiten zait, zerbait berriaz jabetzerakoan haurraren ilusioaren antzekoa. Orduan guztiak zentzua du, babestu eta laguntzen didan kontakizun baten haritik tiraka jarraitzen dut, galdegin eta, zergatik ez esan, emozioz betetzen didana.

Jarrera baikorra badut ere, gutxitan gertatzen zaidana aitortu behar dut… Beste lagunekin guzti honi buruz hausnartzen ari naiz. Ondorio argiagoetara iritsi bitartean, gune honetan kontatu eta partekatuko dugun zerbait.

Guzti hau gure hurrengo eztabaida eta bilera gune izango dena eraikitzeko baliagarri izango da, beste Saio Irekia, arakatzen jarraitzeko beste bidea…

KONTAIDAZU MUSEO BAT

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *