Udazkena dator eta gure Saio Irekia ere. Aurten, kontalari askoren parte-hartzea izateko aukera izango dugu eta museoa, espazio aktibo, kritiko, kontalari… bat bezala ezagutaraztea gidatuko gaituzte.

Saio teoriko-praktikoen bidez egingo dugu eta hausnartzen lagunduko digute, baita gure praktikak zalantzan jartzen ere, edota egiteko eta kontatzeko era berriak irudikatzen. Gainera, aurten, praktika gehiago batuko ditugu eta berritasunen bat gehiago, oraindik jakinen gainean jarriko ez duguna…

Parte hartuko duten profesional batzuk aurreratzen dizkizugu: Pepe Serra, Kataluniako Nazioarteko Arte Museoko zuzendaria; Mikel Asensio Brouard, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea; Luis Martínez Campo, musikalaria eta pedagogoa; Cerezales Fundazioa; Antonino eta Cinia; Gemma Carbó, Bizitza Ruraleko Museoko zuzendaria; Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendari zientifikoa; Xabier Kerexeta, etnografiako goi-mailako teknikaria, Gipuzkoako Foru Aldundia; María Acaso, Hezkuntza Sailburua, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía; Pablo Coca, Adierazpen Plastikoko Didaktikako Saila, Valladolideko unibertsitatea; Clara Megías eta Andrea De Pascual, Pedagogías Invisibles; Jordi Ferreiro, artista eta hezitzailea; Ana Pérez, aktorea, antzerki zuzendaria eta Arte Eszenikoen tailerreko irakaslea; Salvador Martín Moya, Museo Nacional Thyssen-Bornemisza-ko hezitzailea eta digital-hezitzaile proiektuen kudeatzailea.

 

Erreserbatu datak; azaroak 12, 13, 14. Ez galdu zure aukera!

 

Sin título-2

Udazkena dator eta gure Saio Irekia ere

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *