imagen Rezolarte post

 

Rezolarte programaren bigarren edizioari hasiera eman diogu Museum Cemento Rezolan. Oraingo honetan Matia Fundazioko Iza Zentroko pertsona talde batek parte hartuko du.

Lehen saio honetan, kolorea, forma, tamaina, testura eta espazioa begiztatu ditugu Juanjo Aranguren artistak proposatutako joko ezberdinekin. Arte bisualeko kontzeptu basikoak dira eta proiektatutako laminen bidez edota errealitateko elementuekin ezagutzen ditugu.

Ondoren testura bisualaren munduan murgiltzen gara. Nola aldatzen den testura bat gertutik edo urrutitik ikuskatzen dugunean, eskalak, argiaren isla gainazal batean, material ezberdinen ñabardurak. Guzti honek gure egunerokoan presentzia dauka eta ez gara ohartu ere egiten. Museotik testurak bilatzen igarotzen dugu denbora bat, irudietatik errealitatera. Esperimentu gisa, partehartzaileek museoko espazio ezberdinak ikuskatzen dituzte. Begirada paretetan, sapaian, paneletan, zementuzko blokeetan, kare harrietan eta marga harrietan jarrita, mosaiko eta gainazal ezberdinak ezagutzen joaten dira, txundituta eta ikertzen jarraitzeko irrikitan.

Jarraituko du…

REZOLARTE MUSEUM CEMENTO REZOLAn. Bigarren edizioa.
Tagged on:         

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *