Nola eguneratu museoko kontakizunak? Istorio berriak sortu ala duten gaitasun kritikoa sendotu ikuspuntu ezberdinetatik? 

Kontaidazu Museoa VI. Saio Irekian galdera hauek erantzuten lagunduko gaituzten  gonbidatuak aurkezten dizkizuegu.

Gurekin egongo dira azaroaren 12, 13 eta 14an Donostia eta Irunen. Gogoratu azaroaren 3a baino lehen eman behar duzula zure izena ondarebizia@gmail.com e-mailera idatziz edo 943 364 192 telefonoan.

BEA INSA

Antzerkira dedikatu da profesionalki, Arte Dramatikoa Maskaran ikasi zuen Valentziako Teatre Escolan, hala ere, bere ezagutza handitzeko asmoarekin egon izan da Odin Teatret-en (Dinamarka), Centro de Ricerca Teatral-en (Milán), Ana Salonem-ekin (Polonia)… beste batzuen artean. Ikuskizun profesional ugari egin ditu, nabarmenen artean “Medea Material” (H.Müller), “Paradigma” (Ángel Mirou) eta “Orquesta de Señoritas” (J. Anouilh) ditugu. Munduko bazter ezberdinetan gozatu dute Insaren obretaz, ikuskizunak egin dira Espainia, Frantzian, Holandan, Alemanian, Polonian, Argentinan, Mexikon, Andorran, Italian, Grezian, Perun; Bolibian, Brasilen eta Maltan. Bere Hipólito obrarekin Interpretazio Oneneko Saria jaso zuen CENIT-en 2012 (Sevilla).

Aktore, zuzendari eta irakasle gisa agiten du lan. Gaur egun, Entrenamendu Fisko-Bokala irakasten du TAE-n (Donostia), Srokuntza Eszenikoa Kabian, eta Marta Urcelay aktorea zuzentzen du “Solitaire” obran eta “El salto a Léucane” Skené Teatroarentzat.

www.beainsa.com

foto1

CLARA MEGÍAS eta ANDREA DE PASCUAL, PEDAGOGÍAS INVISIBLES

Clara Megías (Madrid, 1984) Arte  Educación-en sortzailea eta ikerlaria da.

Hezkuntza Artistikoan da doktorea Madrilgo Unibertsitate Complutenseagatik, bere lanarekin  aldarrikatzen du arte garaikidea tresna ezin hobea dela zeharkako ikasketarako. Madrilgo Erkidegoan ematen ditu klaseak, Hezkuntza fakultate ezberdinetan, honetaz gain, “Pedagogías Ivisibles”-eko sortzailea da, non irakasleen formakuntzarako proiektuak koordinatzen ditu. Ikastaro ugari burutu ditu, estatu mailan zein maila internazionalean,  Noruega, Brasil, Kolonbia eta Peruko unibertsitate eta arte zentro ugarietan aritu da, beste batzuen artean.“rEDUvolution. Hacer la revolución en la educación” eta “Art Thinking. Cómo el arte puede transformar la educación”-en ko-autera dugu Clara, María Acasorekin batera.

Andrea De Pascual pedagogoa da MA batekin Art Education-ean New Yorkeko Unibertsitatearengatik Fullbright bekari esker. Arte-heziketa egiten du De Pascualek,  formakuntza eskaintzen du irakasle eta bitartekaritza kulturalean, proiektu ugariak diseinatu eta txertatzen ditu arte+heziketa markoan. Instituzio kultural anitzetan hartu du parte eta baita lan egin ere, hala nola: Matadero Madrid, Brooklyn Museum edo Bronx Museum, eta arte garaikidera dedikatzen diren elkarte ezberdinak Art21 edo Instituto Hemisférico de Performance y Política-n. David Lanaurekin batera idatzi du “El arte es una forma de hacer (no una cosa que se hace)” liburua.

GEMMA CARBÓ RIBUGENT 

Museo de la Vida Rural-eko zuzendaria – Fundación Carulla.

Historian lizeziatu zen UAB-n, UB-n egin zuen Kudeaketa Kulturalean Masterrra eta doktorea da Hezkuntza Zientzietan politika kultural eta hezkuntza sailean Gironako Unibertsitatearekin.

Kataluinako Arkeologia Museoan egin du lan. Azken aldi honetan  UNESCO-ko Politika Kulturaren katedraren zuzendaria izan da Gironako Unibertsitatean, arreta jartzen duena kooperazio kulturalean eta aholkularitza lokalean garapen estrategietan, heziketari eta kulturari lotuak daudenak. UdG-UOC-eko Kudeaketa Kulturala Masterraren ko-zuzendaria da eta pedagogia kulturalean irakasle.

Conarte Internacional Elkartearen ko-fundatzailea eta zuzendaria izan da, Conarte México elkartearekin lotuta dagoena, Kataluniako hezkuntza arloa eta arlo kulturalen arteko aliantzak sortzea da haien helburua. INTERARTS Fundazioko zuzendaria da 2018tik.

“La asignatura pendiente, conversaciones sobre educación, política y cultura” da bere azken liburua, honetan aurkituko ditugu elkarrizketa ugari kataluniar adituei zein aditu internazionalei.

foto2

JORDI FERREIRO

Jordi Ferreiro (Bartzelona 1082) artista eta hezitzailea da. Bera lanak bitartekaritza instituzionala kontzeptua esploratzen du, baita ere esploratzen du artea tresna bezala espazio burokratikoak kontrolatu eta aldatu ahal izateko. Espazio hauek dira jakituria kontrolatzen dutenak, kultura  eraikitzeaz arduratzen direnak eta, beraz, gure munduaren ikuskera vbalditzatzen dute.

Premisa hau kontuan izanda, Ferreirok proiektu ugari egin ditu eremu nazioarteko instituzioetan, hala nola: Z33 (Belgika), Zacheta Gallery (Polonia), MAC (Bogotá Museum of Contemporary Art), Lugar a Dudas (Cali), Valand Academy (Gothemburg), Gaîté lyrique (France), eta bertako eremuan ere: MACBA, CaixaForum,  Fabra i Coats, Matadero eta La Casa Encendida, beste batzuen artean.

foto3

LUIS MARTINEZ CAMPO

Musikaria eta pedagogoa. Hezkuntzarekin eta artearekin zerikusia daukaten proiektuetan hartzen du parte, soinua ikuspegi hedatu batetik lantzen, garrantzia emanez diziplinartekotasunari. Proiektuak egin ditu DA2n, Salamacako Unibertsitatean eta MENHIR, PI, Mayal antzoki eta Spanish Theater Company kolektiboetan. Egun FCAYCn Hezkuntza eta Programa Publikoen arduradun da. Proiektuak egin ditu DA2-ekin, Salamancako Unibertsitatearekin eta MENHIR, PI, Mayal Antzokia eta Spanish Theater kolektiboekin. Gaur egun FCAYC-n artista erresidentzia egiten ari da eta Hezkuntza eta Programa Publikoen arduraduna da. Bide batez, bertan, “Los sonidos de la escuela rural” proiektua garatzen ari da CRA Ribera del Pormarekin.

foto4

MARIA ACASO

Maria Acaso, ekoizle kulturala da, bere proiektuek artea eta hezkuntzaren arteko tarteari aurre egiten diote, era berean, akademiko eta popularra nahiz teoria eta praktikaren arteko tartea: hezkuntza garaikide bat garatuz eta ezagutza helarazteko erak eraldatuz. Pedagogias Invisibles taldeko sortzaile bazkidea. Egun, Museo Reina Sofiako Hezkuntza Taldeko zuzendaria.

MIKEL ASENSIO 

Ikertzailea Psikologia, Hezkuntza, museoak eta ondarearen mugetan. 

Museologia eta ondare irakasle, erakusketen mezuetan eta audientzietan dimentsio sintaktikoak, semantikoa nahiz pragmatikoak ikertzen dituen arlo diziplinarteko moduan ulertuak. 

Garatzaile moduan, naturalagoak eta eraginkorragoak diren esperientziak diseinatzen lagundu du paisai kultural, ondare gune, museo, erakusketa, baliabide analogiko nahiz digitaletan, hala nola, bere integrazioa proiektu museologiko jasangarrietan.

http://www.uam.es/mikel.asensio

foto5

PABLO COCA JIMENEZ

Artearen Historian Lizentziatua, Hezkuntza Artistikoan Doktore eta Masterra Hezkuntzan Oinarrtutako Ikerketan. Egun irakasle da Valladolideko Unibertsitatean Didaktika Arloan, adierazpen plastikoan. 2002.urtetik, Arte Garaikideko Museo Patio Herrerianoko hezkuntza taldean parte hartu zuen, hezkuntza arloko zuzendaritzan 2008 eta 2018 urte tartean aritu zelarik. Gaztela Leongo museoko probiltzialetan Hezkuntza Arloetako eta Ekintza Kulturaletako koordinatzaile izan da (2008 – 2010) eta Valladoliden hezkuntza arduradun “Constelación Arte” erakusketa programan (2005 – 2010). 

Urte guzti hauetan zehar, ikastaro ezberdinak zuzendu ditu hezkuntza-museo gaietan nahiz praktika artistikoetan, eta hizlari izan da jardunaldi eta master ugarietan. Egun, ikerketa talde ezberdinetan parte hartzen du eta Ikaskuntza Proiektu Berriztatzaile bat koordinatzen dabil Unibertsitatean: Hezkuntzan estrategia berrikuntzak, ikus-entzunezko kulturan ulermen kritikoa izateko.

foto6

PEPE SERRA VILLALBA

(Bartzelona, 1969)

Artearen Historian Lizentziatua (espezialitatea: garaikidea) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2012ko urtarriletik Kataluniako Arte Museo Naziolaleko zuzendaria. 

Aurretik Bartzelonako Picasso Museoko zuendaria izan da (2006-2012) eta Kataluniako Kultur Salieko, museo eta ondare sailean zuzendari ordea (2005 – 2006) eta baita ere Caixa Fundazioako progrmatan (2001 – 2005).

Bartzelonan, Pompeu Unibertsitateko Museoetako postgraduan irakasle eta zuzendari kidea da. 2009tik irakaslea da ere: l’International Seminar The Arts in Barcelona de la Boston University- Metropolitan College.

foto7

SALVADOR MARTÍN

Beti pentsatu dut digitala denak, museo eta pertsonen arteko harremana ulertzeko era berri bat sortzen duela – ez hobe eta ez okerrago, besterik gabe, ezberdin -. Hau horrela da, logika linealak eta “ezagutzaren hierarkiak” balorea galtzen dutelako, berehalakotasuna, elkarrekiko lotura, aniztasuna eta faktikoa eskutik doazen ekosistema batean. Horrela, museoetan, historia, ez dago eremu bakar batera mugatua, baizik eta gure egunerokotasuneko “beste pantailaz” baliatzen da, irudikari berriak sortzeko, elkarrizketak zabaltzeko eta beharrezkotzat onartzeko. Helburua, funtsean eta forman onartzen gaituen gizartearentzat esanguratsuak izaten jarraitu. 

Malagako Unibertsitatean Historian Lizentziatua, Kultur Kudeaketa Masterra Madrilgo Carlos III. unibertsitatean. Malagan Unibertsitatean Ikerketa didaktikoan eta psikopedagogian ikasketa aurreratuak eskola zentroetan. Hezitzailea eta digital – hezitzaileak diren proiektuetako kudeatzailea Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalean 2011tik.

HOBETU EZAGUTU 2019KO SAIO IREKIKO GONBIDATUAK
Tagged on:         

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *