Atzo amaitu zen epea Museum Cemento Rezolak eta K6 Kultur KudeaketakEuskal Itsas Museoa, Ivasfot eta  Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin bat antolatzen duten “Ondareari Begira” VI argazki lehiaketan parte hartzeko epea.

Itsas-ondarearekiko begirada gaipean  200 argazki baino gehiago jaso ditugu. Gai berari begirada desberdinak, eta batez ere, 100 parte-hartzaile baino gehiago, zeintzuk haien argazki kameraren bitartez, gure ondarearen balioa ezagutu dute.

Laster onlineeko botazioa irekiko dugu, onlineko epaimahai popularrak sariaren argazkia aukera dezan. Halaber, zuzeneko epaimahai popularrak hautatutako argazki irabazlea, bai Museum Cemento Rezolan , bai Euskal Itsas Museoan bozka daiteke. 

Esker mila partehartzailei guztiei!

200 argazki baino gehiago Ondareari Begira VI edizioan

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *