Badakigu zein argazki sarituak izan diren Ondareari Begira argazki lehiaketaren seigarren edizioan. Proiektuak begirada berriak aktibatzea, gure errealitateak behatzea, eraldatzea, birsortzea eta berpiztea proposatzen du, kultura-ondarearen gaineko esanahi berriak sortuz.

Aurtengo gaia Itsas Ondarea izan da, eta 200 begiradatik gora jaso ditugu. Horien artean, lau izan dira saritutako argazkiak. Horietako bi epaimahai profesionalak aukeratu ditu, eta beste biak herri epaimahaiak.

Epaimahaia Gipuzkoako argazkilari Elkarteak, IVASFOT – Argazkigintzako Euskal Institutuak  eta Euskal Itsas Museoa osatu dute. Epaimahai profesionalaren lehen eta bigarren sarien argazki irabazleak aukeratu ditu. Hauek dira argazki horiek:

Epaimahai profesionalaren lehen saria: “Enredando”, Ángel Ros Die

Epaimahaiak argazkiaren kalitate teknikoa. argiztapena eta konposizioa nabarmendu ditu, baita askatzen dituen testurak ere. Gainera, positiboki baloratu da argazkiak lehiaketaren gaira egokitzea, giza taldeetako bat, saregileak, erakutsiz, itsasoaren inguruan antolatzen baita haien bizitza.

 

Copia de enredando

Epaimahai profesionalaren bigarren saria: “Pesquero en puerto”, Pablo Baena Baena

Epaimahaiak originaltasuna ikusi du, arrantza-ontzi bati argazkiak ateratzeko aukeratutako perspektiba, aurtengo lehiaketaren gaiarekin bat datorren itsas ondarearen funtsezko elementua.

Copia de pesquero-en-puerto

 

Hilabete baino gehiagoko bozketaren ostean, herri-epaimahaiak erabaki du, onlineko botoekin, sari honen argazki irabazlea hau izatea:

Online herri-epaimahaiaren saria: “Caricias de seda a nuestro querido faro, Rafael Irazabal Campo

16 Caricias de seda para nuestro faro - Pasaia

Epaimahai profesionalak aukeratutako 60 argazkiak ia hilabete egon dira ikusgai Museum Cemento Rezolan, eta bertan eman ahal izan dute botoa bisitariek. Azkenik, herri-epaimahai presentzialaren saria irabazi duen argazkia honako hau izan da:

Aurrez aurreko epaimahai herrikoiaren saria: “Un peine al óleo – Donosti”, Carlos Mediavilla Arandigoyen

56 Un peine al oleo - Donosti

Zorionak irabazleei!

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei zuen begirada gurekin partekatzeagatik eta bi epaimahaietako kide guztiei zuen ikuspuntua emateagatik.

2020an itzuliko gara!

Ángel Ros, Pablo Baena, Rafael Irazabal eta Carlos Mediavilla Ondareari Begira Argazki Lehiaketaren irabazle

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *