GORPUTZIK GABEKO MUSEOA El museo sin cuerpo (10)

K6 Kultur Kudeaketak eta Museum Cemento Rezolak sustatutako “Saio Irekia” Ondare Jardunaldi Profesionalen VII. edizioa heldu da. “Gorputzik gabeko museoa” izenburupean, jardunaldiak saio birtualetan eta plaza mugatuarekin ospatuko dira irailaren 28an eta 29an eta urriaren 2an,

Aurtengo edizioan planteatzen dugu nola erantzungo diegun museoan egoteko modu berriei, testuingurua aldakorra dela, ingurunea baldintzatuta dagoela eta museoaren eta bisitarien arteko harreman kodeak aldatu egin direla kontuan hartuta.

Museoak inguruarekin erlazionatzeko modu berriei erantzuna ematen dieten saiakerak eta prozesuak lantzeko aldian murgilduta jarraitzen du, eta horiek, aldi berean, premia zaharrak, orain inoiz baino ageriagoan geratu direnak, islatzen dituzte. Alderdi horiek guztiek aurrerapausoak ematea eskatzen dute, esperimentazioaren, aliantzen eta bere edukitzaileaz haratago dagoen museoari buruzko ikuspegiaren bidez. Beharbada, likidoagoa den, barreiatzen ari den, presentziala denarekiko hainbesteko mendekotasunik ez duen eta pertsonekin, horien gorputzekin eta loturekin duen harremanari esanahi berria ematen dion museo baten aurrean gaude. Eraikinetik kanpora hazten den eta, ekosistema gisa, elkarri lotutako dimentsio ezberdinetan taupadaka ari den museo baten aurrean. Baina… Horrek zer dakar berarekin?

Sustatzailea: K6 Kultur Kudeaketa – Museum Cemento Rezola

Babeslea: Eusko Jaurlaritza / Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Egunak: 2020ko irailak 28–29 eta urriak 2

Lekua: Online, zuzenezko emanaldia Youtube-ren bidez Ondarebiziako kanalean 

Egitaraua: Egitaraua Saio Irekia “Gorputzik gabeko museoa”

Inskripzioak online, itxitak 

 

LAN-ILDOAK:

Museoa EKOSISTEMA gisa, elkarrekin erlazionatutako plano hibrido fisiko eta digitalean.  Dikotomia presentziala eta digitala gainditzen.

Gorputzaz haratago, eraikinaz haratago, museoan egoteko moduak, loturak eta esperientziak berrikusi. Museoa proiektu gisa.

Museo digitalak gauzak egiteko modu berriak eskatzen ditu. 

Estrategia digital baten premia.

Edukien garrantzia, baita espazio digitalean ere: kuraduria digitala

Eduki digitalak eta formatuak. Irisgarritasun digitala ahaztu gabe.

Bildumen digitalizazioa.

Artxibo digitalaren eginkizuna. Gordailua, memoria. Berrirakurketak.

Plataformak eta baliabideak, edukien doakotasuna.

Inpaktu digitala. Nola neurtu, eta zein baldintzatan. 

Museoa eta bere loturak. Pertsona erdigunean kokatzen

Komunitateekiko harremana eraberritzen.

Museoa memoria-sortzaile gisa.

Museoko bildumetara hurbiltzeko beste modu bat asmatzen.  

Heziketa ardatz. Beste era bateko konplizitatea hezkuntza-komunitatearekin

Hezkuntzaren arloa zerbitzu gisa gainditzeko premia.Pedagogia kritikorantz museotik.Aukera bat.

 

 

Saio Irekia 2020 Jardunaldi Profesionalak: «Gorputzik gabeko museoa» ONLINE

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *