Gaur, inoiz baino gehiago testuinguru aldakor batean bizi gara eta baldintzatua dagoen ingurune batean, zeinak museoa birasmatzera eraman duen euren publikoekin erlazionatzeko era berriei erantzuteko.

Beharbada museo likido baten aurrean gaude, saretzen ari dena, eraikinatik haratago doana, aurrez aurrekoaren menpekotasunik gabe. Baina… zer dakar? 

Hemen aurkezten dizkizuegu VII Saio Irekiko “Gorputzik gabeko Museoa” gonbidatu batzuk, zeintzuk duda hauek zein beste batzuk erantzuten lagunduko diguten.

*Jardunaldiak zuzenean ikus ahal izango dira Ondarebiziak duen Youtube kanalean. 

PARTE-HARTZAILEAK

CARLOS A. SCOLARI

scolari

Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra-ko Komunikazio Saileko Komunikazio Digital Interaktiboaren Teoria eta Analisiko katedraduna da.  Egin dituen ikerketek komunikabideen, interfazeen eta transmedia narratiben ekologia/bilakaera berria izan dute ardatz. Bere azken liburuak Las Leyes de la Interfaz (Gedisa, 2018) eta Media Evolution (La Marca, 2019) dira. H2020 Transmedia Literacy proiektuko ikertzaile nagusia izan da (2015-18), eta 2018. urteaz geroztik Komunikazioko doktorego-programa koordinatzen du UPF unibertsitatean.

 

CONXA RODÀ 

Conxa

Filologoa. Web-komunikazioan, web-edizioan eta web-arkitekturan lan egin du azken hogei urteetan. Komunikazioko zuzendaria izan da Bartzelonako Kultura Institutuan. Halaber, proiektu burua izan da Museu Picasso museoan, eta ondoren Estrategia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria Bartzelonako Museu Nacional d’Art de Catalunya izenekoan (2012-2019).

Universitat Pompeu Fabra-ko Museoen Kudeaketako Graduondoa hasi zuen eta zuzendari kidea izan zen (2010-2015), eta gaur egun UOC (Universitat Oberta de Catalunya) eta Museu Nacional d’Art de Catalunya erakundeen Kultura-erakundeentzako estrategia digitalari buruzko espezializazio-ikastaroko zuzendari kidea da (2016-2021).

Horrez gain, Harvard Review Advisory Council-eko business member eta Museums and the Web kongresuko The Best of the Web sariko epaimahai kide izan da (2009-2020). 

 

JOAN MUÑOZ

joan muñoz

2013.urteaz geroztik, Museu d’Arqueologia de Catalunya-ko zabalkunde, jarduera eta hezkuntza-ekintzako arduraduna da. Halaber, Museu de la Ciència i de la Tècnica de Catalunya-ko komunikazio eta erakusketen arduraduna izan da 2001etik 2013ra bitarte.

Zientzietako (Geologia) lizentziaduna eta Zientzietako (Geologia) graduko lizentziaduna eta cum laude doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko museologoen (Museòlegs) kidegoko kidea da.

Museologia eta museografiako prestakuntza eta esperientzia jaso du, eta zientzia-zabalkundeko erakusketa eta jarduera ugari koordinatu ditu. Ondarea online formatuan zabaltzeko proiektuen, erakusketa birtualen eta lineako hezkuntza-edukiei lotutako proiektuen koordinatzailea da.

 

JOSU ARAMBERRI 

ARAN

UPV/EHUko irakaslea. Argazki Ondarea Zaintzeko Plan Nazionalaren Batzordeko kidea. i2basque Sare Akademikoko koordinatzailea izan da. Horrez gain, espezialista da kultura-ondarerako plataforma digitalen administrazioan eta kudeaketan (Iturriak, Omeka-s) eta erabiltzaile-komunitateen sorkuntzan.

 

PILAR LACASA

Pilar lacasa 2020

Alcaláko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko katedradun emeritua. Irakasle bisitaria izan da atzerriko hainbat unibertsitatetan, hala nola Massachusetts Institute of Technology ospetsuan. Gaur egun, haur eta gazteek kultura digitalarekin duten interakzioa (bereziki fan-komunitateetan) aztertzen duen «Imágenes, Palabras e Ideas» ikerketa-taldeko zuzendaria da. Halaber, unibertsitatetik kanpoko hainbat hezkuntza-proiektutan lagundu du, teknologia berrien bitartez gazteen parte-hartzea sustatzeko. Honako hauen egilea da: Adolescent fans. Practices, Discourses and Communities (Peter Lang, in press September 2020); Expresiones del futuro. Cómo se comunicarán las próximas generaciones (Morata, 2018); eta Learning in virtual and real worlds. Commercial Video Games as Educational Tools (Palgrave MacMilan, 2013).

 

AITZIBER URTASUN

Aitziber Urtasun

Oteiza Museoko Didaktika Saila zuzentzen du 2003. urteaz geroztik. Bere lanaren barruan, hezkuntza-programak eta hezkuntza-jarduerak diseinatzen ditu, hezitzaileak eta irakasleak prestatzen ditu eta erakusketak diseinatzen laguntzen du. Hezkuntza-esparruan egiten duen lana artea gizarte-tresna gisa bultzatzeko apustu handia da, bere proiektuek erakundearen jarduketa-esparrua deszentralizatzea eta artea gune periferikoetara (hala nola espetxeetara, ospitaleetara, kultura-elkarteetara edo kaleko espazio publikoetara) eramatea baitute helburu.

Aldi berean, erakusketen komisarioa da: Oteiza Museoan, “Homo Ludens. Artista jolasaren aurrean” erakusketako komisarioa izan zen, eta komisario-lanetan aritu da, halaber, beste erakunde batzuentzat; haien artean, Frantziako Musée Guetary, La Ciudadela eta Iruñeko eta Bilboko kultura-zentroak aipa daitezke. Bere hezkuntza-lana osatzeko, arte-sorkuntzarako apustu pertsonala egin du argazkigintzaren edo performancearen esparruan. Bere lan artistikoaren helburua da bere ikuspegia arte-hezitzaile gisa hobetzea ahalbidetuko dioten eremu berrietara zabaltzea. http://blogs.noticiasdenavarra.com/estonoesunblog

 

ELENA VILLAESPESA

DSC_8358 (2)

Elena Villaespesa irakasle titularra da Pratt Institute izenekoan, eta analista digitala New Yorkeko Metropolitan Museum of Art izenekoan. Azken horretan, ekimen digitalak ebaluatzeko datuen analisirako programa koordinatzen du. Bere lanbide-karreraren barruan, nazioarteko esperientzia eskuratu du hainbat museotan, Erresuma Batuko Tate museoa eta Thyssen-Bornemisza Museoa barne. Azken horretan, produktore digitala eta datu-analista izan da.  Elenak Kultura Kudeaketako Masterra egin zuen Carlos III Unibertsitatean (Madril), eta Leicesterko (Erresuma Batua) Unibertsitateko School of Museum Studies izenekoan amaitu zuen doktoregoa. Bere tesian, sare sozialek museoetan duten eragina neurtzeko ebaluazio-esparru bat zehaztu du.

Webgunea: artsmetrics.com

Twitter: @elenustika

 

ENEKO CALVO

DSC_0031 (2)

Deustuko Unibertsitatean Historian Lizentziaduna eta Bartzelonako Universitat Internacional de Catalunyan Kultur Azpiegituretako Kudeaketako Masterra da. Ikasketak amaitu eta berehala hezitzaile gisa ibili zen Donostiako Eureka! Zientzia Museoan eta bertatik enpresa pribatura pasa zen. Han kultur eta turismo proiektuburua izan da eta hainbat museo eta zentrotan parte hartu du: Zarauzko Arte eta Historia Museoa, Ekainberri, Cristóbal Balenciaga Museoa, Lili Jauregia eta San Telmo Museoa. Zentro hauetako koordinatzaile gisa bertako gida eta hezitzaileen lana koordinatu eta hainbat proiektu zehatz garatu ditu, hala nola, eskaintza didaktikoak, komunikazio ekintzak eta erakusketen kudeaketa. Gaur egun Cristina Enea Fundazioko Erakusketa Proiketuetako Teknikaria da.

Ezagutu are gehiago 2020ko Saio Irekiko Partehatzaileak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *