Abandoned Berlín 1

*Lehen Saria: “Abandoned Berlin 1” Mar Badal-ena

Casas de los cristales

*Bigarren saria: “Casa de los Cristales”, Pedro José Saavedra Macías

 

Mar Badalen “Abandoned Berlin 1” argazkiak Ondareari Begira argazki lehiaketaren lehen saria irabazi du eta Pedro J Saavedraren “Casas de los cristales”-ek, aldiz, bigarren saria.

Utzitako ondarearen argazki hauek  Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, IVASFOT – Argazkigintzaren Euskal Erakundeak, Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Culturalek osatutako epaimahaiak saritu ditu.

Era berean, Manuel Trabajo Estevezeren “Volando a un pasado mejor” izan da herri epaimahaiaren argazki irabazlea, online bozketan bozka gehiago lortu dituena.

volando-a-un-pasado-mejor (1)

*Epaimahi popularraren saria: “Volando a un pasado mejor”, Manuel Trabajo Estevez

Epaimahaiaren erabakia

“Abandoned Berlin 1” argazki irabazleari buruz, Mar Badalenen argazkiak sortutako giroa nabarmendu du epaimahaiak. Adierazi dutenez, bat-batekoa kolore egokiz osatuta dago, eta kanpoko paisaiaren eta argazkiaren barrualdearen konbinazioak Robert Polidori argazkilari kanadarraren lana gogorarazten duen berotasuna sortzen du.

Bigarrenik, epaimahaiak Pedro J. Saavedraren “Casas de los Cristales” argazkia aukeratu du. Epaimahaiak argazkiaren xalotasuna, enkoadraketaren kalitatea eta bakardade betusta batean ondarea bera zein presente dagoen balioetsi du.

Erakusketa

Ondareari Begira argazki lehiaketaren VII. edizioan irabazi duten argazkiak  7 urte Ondareari begira erakusketa ibiltarian parte hartuko dute. Laster kontatuko dizuegu gehiago!

Ondarebiziak, Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Culturalek argazki-lehiaketaren antolatzaile bezala eskerrak eman nahi dizkiete 164 parte-hartzaileri eta bi epaimahaietako kide guztiei proiektuari zuen ikuspuntua emateagatik.

Zorionak irabazleei!

2021an itzuliko gara!

Baditugu Ondareari begirako VII edizioko irabazleak!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *