WORKSHOP: PARTIZIPAZIO PROZESUAK MUSEOETAN DISEINATZEN
Maiatzak 14-15
Gordailua (Irun)
Emaileak: Irene Lapuente eta Ramón Sangüesa

Partaidetzaren kontzeptua, Nina Simon-en “Museo parte-hartzailea” argitalpenak izan zuen oihartzunetik eta zabalkundetik abiatuta, behin eta berriro heltzen zaion hizpidea eta eztabaidagaia da kultur erakundeen artean eta, zehazki, museo-erakundeen artean.

2.0 teknologiek eskaintzen dituzten aukeren bitartez batik bat, museoek ikusi egin dugu publikoak parte hartu behar duela eta parte hartu nahi duela. Baina baliteke hain argi ez egotea zer ulertzen dugun parte hartzeaz eta gaiari heltzeko modua.

Workshop honek, saio praktiko baten bitartez, museoei dagokien funtzioaren inguruko galderak planteatzen ditu eta testuinguru horretan hausnarketa bat eskatzen duten beste gai batzuei lotzen zaie, museoetako publikoekin eta ez publikoekin zerikusia dutenei, alegia.