ONDARE INMATERIALA.  GOGOETAK, ESPERIENTZIAK ETA PRAKTIKAK 

Maiatzak 14 eta 15 
Lekua: Gordailua (Irun) – Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa 

Ondare inmaterialak azken urteetan museoetan eta kulturan izan duen interesaren ondorioa da saio hau. Batez ere, UNESCOk 2003an Ondare Kultural lnmateriala Babesteko Hitzarmena onartu zuenetik lan eta ikerketa asko burutzen ari dira. Hauek ondarea definitzean, sailkatzean, gordetzean, kudeatzean edo hedatzean erronkak azaltzen dituzte.

lldo honetan, saio honen helburua da, alde batetik, ondarearen alor honetan burutzen ari diren lan eta ikerketei buruz hausnartzea, eta bestalde, eztabaidatu eta planteatu, nola integratzen eta irudikatzen diren elementu inmaterialak museoetan eta beste zenbait ondare guneetan.

Horretarako, saio ireki honetan, kultura, ikerketa zein kudeaketa alorretan errealitate anitzeko adituak eta profesionalak parte hartuko dute, saio teoriko-praktiko eta mahai inguruen bidez, euren esperientziak aurkeztuz.

ARGAZKIAK