ONDAREARI BEGIRA:  BERRERABILITAKO ONDAREA
Museum Cemento Rezolak eta Oiasso Museoak ondarearen sentsibilizazioa bilatzen duen proiektuaren bidez, Ondarebizia, Argazki Lehiaketaren hirugarren edizioa ipintzen dute abian; oraingoan Berrerabilitako Ondarea izango da gaia.

ARGAZKI SARITUAK
PARTE HARTU DUTEN ARGAZKI GUZTIAK
LEHIAKETAREN OINARRIAK
GAIAPARTE-HARTZAILEAKBALORAZIO IRIZPIDEAKBOZKETA PROZESUASARIAKPARTE HARTZEKO OINARRIAKARGAZKIEN BIDALKETAINFORMAZIOA ETA GALDERAKLEGEZKO OHARRA

BERRERABILITAKO ONDAREA

Ondare mota ezberdinen (industria, arkitektura, ondare inmateriala,…) berrerabilpenean jarri nahi izan dugu begirada, ondarearen kategorizazioekin lan egin ordez, ondareak jatorrizko zentzua galtzean, jasotzen duen erabilera sozialean eta honi dagokion gogoetan baizik. Jatorrizko erabilera aldatzean, transformatzean edota baita ere galtzean, hau da, ahaztua edo galdua geratu den  ndarea.

Interesa duen edozein pertsonak hartu dezake parte, profesionalak nahiz zaleak, 18 urtetik aurrerakoak.

  • Ondare eta paisaiaren tratamenduan berrikuntza: bideratzeko era berriak,
    originaltasuna.
  • Sormena
  • Kalitate Teknikoa: irudiaren kalitatea baloratuko da.

Epaimahai profesional bat eratuko da, zeinak jasotako argazkiak baloratuko dituen, aurre aukeraketaren ondoren*, eta Epaimahai Profesionalaren Saria ebatziko du. Apelatu ezineko izango da emaitza.
Era berean, jasotako argazkiak, aurre aukeraketaren ondoren*, Museum Cemento Rezolan erakusgai ipiniko dira eta bigarren erakustaldi batean Oiasso Museoan. Hauek epaimahai popularrak baloratuko ditu, zeinak Epaimahai Popularraren Saria ebatziko duen. Epaimahai Popularraren Saria ebazteko bi museoetara, Museum Cemento Rezola eta Oiasso Museoa, gerturatutako bisitariek egindako bozken batura izango da.

*Museoek aurre aukeraketa bat egingo dute jasotako argazkiekin. Aukeraketa, oinarrietako
irizpideak eta baldintzak jarraituz burutuko da: gaia, baldintza teknikoak, argazkia originala izatea
eta bakarra etab.

  • Epaimahai profesionalaren 1. saria: 400€ (garbi)
  • Epaimahai profesionalaren 2. saria: 200€ (garbi)
  • Epaimahai popularraren 1. saria: 200€ (garbi)
  • Epaimahai popularraren 2. saria: 100€ (garbi)
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahal izango ditu denera: 1280
    pixel alde txikienean, 300ppp eta JPG formatuan.
  • Argazkiak aurkezteko epea 2016eko azaroaren 21 arte irekia egongo da (egun hau
    barne).
  • Argazkiak, Museum Cemento Rezolan erakusgai egongo dira 2016ko abenduaren 10
    arte. Ondoren Oiasso Museoan erakusgai 2016ko abenduaren 24 arte.
  • Museoko bisitariak bozkatzeko aukera izango dute.
  • Epaimahai profesionalaren ebazpena nahiz epaimahai popularrarena, lehiaketako
    partaideei 2016ko abenduaren 30ean jakinaraziko zaie.
  • Parte-hartzaileak argazkietan agertzen diren pertsonen irudi baimena euren gain
    hartzen dute, eta erreklamazio posibleen arduradun izango dira.
  • Lehiaketaren ebazpenaren ondoren, antolakuntzak sarituak izan ez diren artxiboak
    desegingo ditu. Ez da aurkeztutako materiala itzuliko.
  • Antolakuntzak deialdi hau bertan behera utzi dezake.
  • Lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak originalak izango dira eta bakarrak, ezin
    izango dituzte utziak izan euren baimenak, eta ez dira onartuko ere beste lehiaketa
    batean sarituak izan diren argazkiak.
  • Aurkeztutako argazkien egile eskubideak argazkilariarenak izaten jarraituko dute.
    Antolakuntzak aurkeztutako materiala lehiaketa honen sustapenerako erabili ahal
    izango du, betiere egilea nor den adieraziz.
  • Edozein arazo edo gaizki ulertu gerta litekeena Antolakuntzaren irizpideen arabera
    izango da erabakia, SFGko (Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartea) Zuzendaritza
  • Taldearekin eta IVASFOTekin (Euskal Argazkilaritza Erakundea) lankidetzan.

Bi  aukera:

1 – Helbide elektroniko bidez: ondarebizia@gmail.com

Gaian, III. Argazki Lehiaketa OndareBizia 2016, ipini.
• Argazkiak atxikiak egongo dira eta argazkiaren artxiboan, zein izenburupean aurkezten den ipiniko da.
• Izen emate orria atxikia egongo da eta www.museumcementorezola.org –en deskargatu daiteke.
Izen emate orrian egilearen datu pertsonalak adieraziko dira, eta argazkiaren artxiboko izenburu bera.
Egilearen datu pertsonalak soilik izen emate orrian agertuko dira.
• Egilearen NANaren fotokopia atxikia egongo da.
• Aurkeztutako argazkiak originalak eta bakarrak direla, beren baimenak ez dituztela utziak eta ez direla beste lehiaketa batean sarituak izan, baieztatzen duen aitortza atxikia egongo da..

2 – Posta bidez.

● Argazkiak gordeak izango dituen CD bat bidaliko da. CDan nahiz gutun-azalean agertu beharko da: III Argazki Lehiaketa OndareBizia 2016.
Ez CDan, ez eta gutun-azalean ere, ez da agertuko egilearen izena.
Argazkiaren artxiboan, zein izenburupean aurkezten den ipiniko da.
• Gutunak aurkeztutako CDa izango du barnean eta beste gutun itxi bat honako informazioarekin:

  • Izen emate orria, www.museumcementorezola.org –en deskargatu daitekeena.
    Izen emate orrian egilearen datu pertsonalak adieraziko dira, eta argazkiaren artxiboko izenburu bera. Egilearen datu pertsonalak soilik izen emate orrian agertuko dira.
  • Egilearen NANaren fotokopia.
  • Aurkeztutako argazkiak originalak eta bakarrak direla, beren baimenak ez dituztela utziak eta ez direla beste lehiaketa batean sarituak izan, baieztatzen duen aitortza.

• GUTUNAK postaz bidaliko dira honako helbidera:
Museum Cemento Rezola
Añorga Hirbidea 36
20018 Donostia
• Gutuna Museum Cemento Rezolan bertan ere aurkeztu daiteke pertsonalki.

Mariana Rotaeche

T. 943291105

Email-a: ondarebizia@gmail.com

Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri guztiak onartzen direla adierazten du.

15/1999 Lege Organikoarekin, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, eta bere 2007ko abenduaren 21eko arauzko garapenarekin bateratuz, deialdi honetako parte-hartzaileek bidalitako
datuak K6 Gestión cultural, S. L.–ko fitxategi batean jasoak izango dira eta soilik Deialdia aurrera eramateko erabiliko dira.
Datu pertsonalen erabilera egokia izango da euren aldatzea, galtzea edo beste edonoren eskura jartzea gerta ez dadin bermatzearren. Datuen titularrek euren eskubideak erabili ahalko dituzte sartze, aldatze, deuseztapen eta aurkaritza kasuetan, egungo arautegiarekin bat eginez.