MUSEO IREKIA. LORTZEKO DAUDEN ERRONKAK
Antolaketa: K6 Kultur Gestioa, Museum Cemento Rezola, Oiasso Museoa.
Babeslea: Eusko Jaurlaritza
Kolaboratzailea: Gordailua – Gipuzkoako Foru Aldundia
Lekua: Gordailua eta Oiasso Museoa (IRUN)
Datak: Ekainak 15, 16, 17 – 2016
Jardunaldiak dohainik
Azken hamarkada honetan sektore eta publiko desberdinetara ireki dira Museoak, mendebaldeko gizarteetan batik bat. Testuinguru horretan, hausnarketa sakon bati ekin dio museoak eta azpimarratu egiten du gizartean betetzen duen funtzioa. Baina zer esan nahi du irekiera horrek? Nori dago zuzenduta? Zer harreman du museoak bere ingurunearekin?
Museoaren harremanen eremutik abiatuta, bitartekaritza-gune gisa betetzen duen zereginari helduko diogu, eta aukera berriak zabalduko ditugu ikasteko, publikoarekin elkarrekintzan aritzeko beste modu batzuk aztertzeaz gain.
NORENTZAT
Museoen eta ondarearen sektoreko profesionalak.
Teknikariak, kultur programatzaileak.
Hezitzaileak.
Ikasleak, kultur arloko langileak eta publikoekiko bitartekaritza-formatu berriak ezagutu nahi duten guztiak.
FORMATUA
Saio irekiak aforoa bete artean, eta lantegiak pertsona-kopuru mugatuarekin, aldez aurretik izena emanda.
ARGAZKIAK