ONDAREARI BEGIRA:  Patrimonio Cultural Natural de Euskal Herria
Museum Cemento Rezola y Museo Oiasso, a través del proyecto de sensibilización patrimonial Ondarebizia, ponen en marcha el VI Concurso Fotográfico, dedicado en esta edición al Patrimonio Cultural Natural de Euskal Herria.
ONDAREARI BEGIRA ARGAZKI LEHIAKETAREN HELBURUAK

Ondarebizia proiektutik eskuragarritasuna lantzea dugu helburu, ondare hezkuntzatik abiatuz eta museoetatik haratago publiko handiago batera heltzea nahi dugu. Aldi berean, herritarrei sormena garatzeko eta erakusteko espazioak ahalbideratzea nahi dugu.

Hau guztia posible izateko kontuan dugu teknologia berriek duten garrantzia beraien talentua ezagutzera eman dadin. Kulturan jakitun diren eragileekin lan eginez, gaitasuna igarri nahi dugu.

ARGAZKI SARITUAK
EPAIMAHAI PROFESIONALA AUKERATUTAKO ARGAZKIAK
LEHIAKETAREN OINARRIAK

GAIAPARTE HARTZAILEAKBALORAZIO IRIZPIDEAKPARTE-HARTZEKO OINARRIAKEPE MUGAEPAIMAHAIAEPAIMAHAIAREN ERABAKIASARIAKINFORMAZIOA ETA GALDERAKADOSTASUNALEGEZKO OHARRA

EUSKAL HERRKI KULTURA-ONDARE NATURALA

Aurtengo edizioan irailetik urria bitartean antolatzen diren Ondarearen Europako jardunaldiak eta honen tematika, paisaien eraikuntza kontuan izan ditugu. Ondarebiziatik Euskal Herriko Kultura-Ondare Naturala osatzen duten paisaietan zentratu gara.

Euskal Herriko Kultura-Ondare Naturala

Kultura-Ondare Naturala naturako elementu ezberdinek osatzen dute. Hauek beraien jatorrizko testuinguruan mantentzen dira nahiz eta gizakiok horietan eragin dugun.

● Aztarna arkeologikoak edo historikoak jatorrizko testuinguru naturalean;

● Giza jarduerekin eralzionaturiko fosilen aztarna paleontologikoak;

● Urpeko giza jardueren aztarnak

● Denbora tarte eta espazio jakin batean sortu eta gaur egun arte aldatu gabe mantendu den paisaia kulturala. (Paisaia kulturala gure lurraldeko edozein parte da. Bere izaera giza eta faktore naturalen ondorio dela kontsideratua den hura.)

Interesatua dagoen edonork parte hartu ahalko du, profesionalak edo amateurrak, 18 urtetik aurrera

  • Gaiaren tratamenduan berritzaileak izatea: enfokatzeko era berriak, originaltasuna.
  • Sormena
  • Kalitate teknikoa: irudiaren kalitatea baloratuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahalko ditu: 1280 pixel gutxieneko dimentsioa, 300ppp eta JPG formatuan.

Ondareari Begira Argazki Lehiaketaren Oinarriak 2017ko iraila Argazkiak Ondarebizia-ren korreo elektronikora bidaliko dira: ondarebizia@gmail.com. Mezuaren gaian IV. Argazki lehiaketa + Autorearen izena. Horrez gain, parte hartzaileak izen-emate orria bete beharko du online, berakin kontaktazeko datuak emanez Ondarebiziako blog-ean.

Parte hartzaileek bere gain hartzen dituzte argazkietan agertzen diren pertsonen baimenak, eta erreklamatu daitezkeen errespontsabilitateak.

Lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak originalak izango dira eta bakarrak, ezin izango dituzte utziak izan euren baimenak, eta ez dira onartuko ere beste lehiaketa batean sarituak izan diren argazkiak. Argazkiak beraien egileengatik soilik izan daitezke aurkeztuak.

Lehiaketa honetara aurkeztutakoek beraien datuak eta argazkiak Internet-en bozkaketa prozesurako eta honen difusiorako publikatuak izatea onartzen dute.

Argazkien egile-eskubideak argazkilariarenak izaten jarraituko dute.

Lehiaketaren erabakiaren ondoren antolatzaileek ez dute aurkeztutako materiala itzuliko.

Antolatzaileek deialdi hau hustzat jo dezakete. Aurkeztutako argazkiak Ondarebiziko artxibo historikoaren parte izatera pasatuko dira. Hurrengoko edizioen promoziorako edo barneko kontsultetan erabili ahalko dira.

Lehiaketan aurkeztutakoak argazkiak Museum Cementos Rezola eta Oiasso Erromatar museoko erakustaldietan erabiliak izatea onartzen du. Hala nola beste eraikin publikoetan, erakusketa mugitzen bada.

Oinarri hauen interpretaziotik sorturiko arazo edo ustekabekoak, antolatzaileek, SFG (Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa) eta IVASFOT (Instituto Vasco de Fotografía) -en zuzendaritza batzordeekin batera hauen kriterioaren arabera konponduko dira.

Argazkiak jasotzeko epe-muga 2017ko urriaren 23a da, egun hau barne.

Bi sari ezberdin emango dituzten epaimahaikideak izango ditugu: Epaimahai profesionala eta epaimahai popularra.

Epaimahai profesionala: hasiera batean epaimahaiak museotako erakusketetan ipiniko diren 60 argazkiak aukeratuko ditu.Ondoren, aurkeztutako argazkiak baloratuko ditu, aurretiko aukeraketa eginez*, eta epaimahiai profesionalaren sariak emango ditu. Erabakia apelaezina izango da.

Epaimahai popularra: aurtengo edizioan bitan banatuko da epaimahai popularraren saria. Alde batetik, online emandako saria eta bestetik epaimahai presentzialaren saria.

Epaimahai popularra online: aurten argazkiak www.ondarebizia.com web-aren bidez bozkatu ahal izango dira. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du. Blogean aukeratutako* Ondareari Begira Argazki Lehiaketaren Oinarriak 2017ko iraila argazki batzuk publikatuko dira urriaren 30etik aurrera eta bozkaketa azaroak 30-ra bitarte egongo da aktibatua.

Epaimahai popularra presentziala: Bestalde, Museum Cemento Rezolan eta Oiasso Erromatar Museoan aurkeztutako argazkiak egongo dira ikusgai. Erakusketa epaimahai profesionalak aukeratutako* 60 argazkiek osatuko dute. Museora gerturatzen den edonork bozkatu ahal izango du gehien atsegin duen argazkiarengatik eta bi museoetako bisitarien arteko bozkaketen batura egingo da amaieran.

Museum Cemento Rezolan erakusketa 2017ko azaroaren 2tik 23ra egongo da eta Oiasso Museoan abenduaren 18a arte.

Epaimahai profesionalaren erabakia argazki guztiak ikusi ostean, bozkaketa indibidualaren bitartez emango da.

Online bidezko epaimahaia popularraren erabakia online jasoko diren bozken emaitzaren bitartez jakingo da.

Epaimahai popular presentzialaren erabakia Museum Cemento Rezola eta Oiasso Erromatar Museoetan jasotako bozketen bidez emango da.

Online bozkatzeko epea Azaroaren 10etik Abenduaren 10eko 23h 59 arte izango da. Epaimahai profesionalaren eta herrikoiaren erabakiak 2017ko abenduaren 20an jakingo dira.

Hautatuak izan diren argazkiak Ondarebizia sarean publikatuko dira.

  • Epaimahai Profesionalaren Lehen saria: 400€ (garbi)
  • Epaimahai Profesionalaren Bigarren saria: 200€ (garbi)
  • Online bidezko Epaimahai Popularraren saria: 200€ (Garbi)
  • Epaimahai Popular Presentzialaren saria: 200€ (Garbi)

T. 943291105

Email-a: ondarebizia@gmail.com

Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri guztiak onartzen direla adierazten du.

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin adostasunean, lehiaketa honetako parte-hartzaileek luzatutako datuak fitxategi batean gordeak izango dira.

Fitxategi honen arduraduna K6 Gestión Cultural S.L. da eta soilik lehiaketa aurrera ateratzeko erabiliko ditu.

*Ondarebiziako taldeak aurkeztutako argazkien aurretiko aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa hau oinarri hauetan aurkeztutako irizpide eta baldintzak betetzean oinarrituko da: aurkeztutako gaia, baldintza teknikoak, argazki originala eta berria izatea etab.