KULTURA INLUSIBOARI BEGIRA. PARTAIDETZA ETA IRISGARRITASUNA MUSEOAN.

Azken hamarkada honetan sektore eta publiko desberdinetara ireki dira Museoak, mendebaldeko gizarteetan batik bat. Testuinguru horretan, hausnarketa sakon bati ekin dio museoak eta azpimarratu egiten du gizartean betetzen duen funtzioa. Baina nori zuzenduta dago irekiera hori?

2016ko lan-lerroari jarraituz, edizio honek nabarmendu egiten du museoari buruzko hausnarketa baten premia, inklusiotik abiatuta, pertsona guztiak berdin kontuan hartuta. Horretarako, hurbilketa bat eskaintzen da oinarrizko elementu eta eremu desberdinetara, museoaren irisgarritasun-katea deritzan horretan esku hartzen duten horietara.

NORENTZAT

Kulturaren sektoreko profesionalak, museoak, ondarea, publikoari harrera egiten zuzenean edo zeharka lan egiten duten pertsonak. Komunikazio eta marketineko arduradunak, erakusketa eta museografiakoak, publikoen programak, hezkuntza, bitartekaritza, ekipamenduetako zuzendariak, gizartearen eta hezkuntzaren sektoreko eragileak.

FORMATUA

Saio irekiak aforoa bete artean, eta lantegiak pertsona-kopuru mugatuarekin, aldez aurretik izena emanda.

IZEN EMATEA

Jardunaldietan izena emateko: Tel. 943 364 192 / ondarebizia@gmail.com

Premia espezifikoren bat baduzu eta jardunaldietara etorri nahi baduzu, mesedez, jakinarazi iezaguzu.

Jardunaldiak dohainik

PROGRAMA

2017/11/22 Gordailua (Irun)

9:45

Ongietorria

10:00

“Aniztasuna ulertzen. Guztiontzako espazio kulturak”

Emaileak: Asier Landa (Bask For All, S.L) eta Zuriñe de Anzola G. (ZA Asesoría y Formación en Accesibilidad)

Dibertsitatea estalita dagoen ezaugarri bat da gaur egungo gizartean. Aurrerabideak, aurrerapen teknologikoek eta ongizate-estatuak ahalbidetu diete dibertsitate funtzionala duten pertsonei gero eta autonomoagoak izatea eta giza jardueraren eremu guztietan sarbidea izatea: gizartean, ekonomian, politikan, kirolean eta jolasean.

Sortzetiko dibertsitate funtzionala duten pertsonak, edo haurtzaroan nahiz gaztaroan erasan dituenak ez ezik, adinekoak ere sartzen dira barnean, kontuan izanik ugariagoak direla bizi-itxaropen handiagoari eta gizartearen eta teknologiaren aurrerabideari esker. Zahartzeak aldaketak dakartza norbanakoaren zentzumenen eta mugimenaren funtzioetan, eta baita funtzio kognitiboetan ere; ondorioz, pertsona horiek ere dira dibertsitate funtzionala dutenen kolektiboaren parte.

Saio honetan, dibertsitatearen kontzeptu zabal batetik abiatuta, Irisgarritasunari lotutako alderdiei (fisikoa, komunikaziokoa, soziala) helduko diegu erakundearen tresna eta filosofia diren aldetik, eta baita museoetako eta kultur ekipamenduetako irisgarritasun-kateari zuzenean lotutako faktore diren aldetik ere.

11:30

Emaileak: Alex Dobaño eta Elvira Muñoz. (Avanti Avanti Studio-ren sortzaileak)

Giza dibertsitateak (soziala, kulturala edo funtzionala) paradigma aldaketa bat adierazten du gure eskaintza diseinatu eta komunikatzerakoan.

Hala, Avanti Avanti Studio-ren sortzaile Alex Dobañok eta Elvira Muñozek azalduko digute bezeroei bide horretan aitzindari izaten nola laguntzen dieten, Design for All (DFA) metodologia komunikazioaren estrategian eta diseinuan gauzatuz. Familia Santuaren Basilikarako, Veneziako Arte Bienalerako eta Vilamuseu-rako burututako proiektuak aurkeztuko dituzte hizlariek. DFAren giltzarriak era praktiko batez erakustea da helburua; publiko berriak identifikatzea; kultur eskaintza egokitzeko moduak, erabiltzaile espezifikoen premietatik abiatuta; eta publiko guztientzako komunikazio-esperientzia osatuak, erakargarriak eta irisgarriak sortzea.

Irisgarria zara? Design for All Thinking-en parte hartzeko saio praktiko batekin amaituko da lantegia. Parte-hartzaile guztien artean, saio honetan parte hartzen duten erakundeetako baten esku-programa baten edukia eta diseinua probatuko ditugu.

2017/11/23 Museum Cemento Rezola (Añorga, Donostia)

10:15–13:30

Emaileak: Asier Landa (Bask For All, S.L) eta Zuriñe de Anzola G. (ZA Asesoría y Formación en Accesibilidad)

Hurbilketa teoriko/praktiko batetik abiatuta eta museoko espazioarekin elkarrekintzan jardunez, bidaia bat burutuko dugu dibertsitate funtzional mota desberdinen artean, bere ezaugarriak eta dibertsitate funtzionala bizi duten pertsonen premia zehatzak ezagutzera emateko, era horretan desegingo ditugularik mitoak eta aurreiritziak.

Gainera, jardun-eredu desberdinak landuko ditugu publiko guztiekin berdin erlazionatu eta komunikatzeko garaian, haien premia espezifikoetatik harago.

Azkenik, lantegi hau egiten den museoaren irisgarritasunaren analisi bat egingo dugu.

14:00

16:00–18:00

Emaileak: Blanca Mata eta Lina Ugarte. (Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza)

Kulturarako, informaziorako eta irakurketarako sarbidea legez aintzatetsitako eskubide bat da. Informazioaren eta ezagutzaren oraingo gizarte honetan, pertsona ugarik bizi dituzte oztopoak eta eragozpenak, sarbide hori ukatzen dizkietenak.

Testuinguru horretan, Irakurketa Errazak, printzipio batzuetan oinarrituta (irakurketaren demokrazia eta irakurketaren bitartez gizarteratzea), irakurketarako eta informaziorako sarbidea hurbildu nahi die irakurmen-zailtasunak dituzten pertsonei, populazioaren % 30 osatzen duenari.

Lantegiaren helburua da Irakurketa Errazaren kontzeptua ezagutzera ematea, informazio-eduki irisgarriak sortzeko tresnatzat hartuta.

IFLA nazioarteko ereduak aztertuko dira, LF oinarritzat dituenak, eta dituzten aplikazioen adibideak ikusiko dira eremu desberdinetan eta dokumentu mota desberdinetan, besteren artean, kultur ekipamenduetan.

2017/11/24 Gordailua (Irun)

10:00

Emailea: Luis Casado. (Iddeas para la Innovación y la Inclusión social Fundazioko arduraduna)

Emango dugun saioan marketinaren ikuspegi inklusibotik saiatuko gara giltzarriak laburbiltzen, museoaren komunikazioa guztiengana iristeko modukoa izan dadin. Alderdi hauek izango ditugu aztergai:

Zer da Marketin Inklusiboa?

Nola aplikatzen da marketin mix inklusiboa museo batean? Bisitariaren esperientzia (erakusketak eta zerbitzua), prezioa, ingurune fisikoa eta birtuala, eta komunikazioa.

Komunikazio inklusiboaren esparruan, bere osagaiek zeintzuk izan behar duten aurkeztuko dugu eta, bereziki, zer ezaugarri izan behar duten komunikazio hori igortzen duten mezuek, informazioari, pertzepzioari, horien ulermenari eta komunikazio-kanalei lotutako gako desberdinen bitartez.

12:00

Saio honetan, museoetan eta zentroetan parte-hartzaileek taxutzen duten informazioa eta publikoaren inguruan egiten dituzten azterlanak batera jarriz, museoko publiko desberdinak aztertzeko metodologien inguruko lanari emango diogu bide, inkestak bezalako tresnetatik abiatuta.

Inkesten inguruan, galde-sorten idazketa, emaitzen trataera, bisitarien motibazioen azterketa eta emaitzen interpretazioa landuko ditugu, beste alderdi batzuen artean. Bestalde, emaitzak guretzat baliagarriak ote diren planteatuko dugu, antolamenduan aldaketak barneratzeko, hain zuzen ere.

Bigarren atal batean, premia espezifikoak dituzten publikoen ezagutzari zuzendutako metodologia kualitatiboan oinarrituko gara, eta Apropa Cultura programara hurbilduko gara.

Amaitzeko, ez publikoen aztergaiari helduko diogu, museoekin lotu ohi diren irudietatik abiatuta.

 

* Saioak gaztelaniaz izango dira, 23-an Museum Cementos Rezola-n ospatuko den arratsaldeko saioa izan ezik, euskeraz eta gaztelaniaz izango dena.