KULTURA-BITARTEKARITZA MUSEOAN. PROZESU BERRIAK, ERRONKA BERRIAK 

Sustatzen dute: Museum Cemento Rezola, K6 Gestión CulturalCaptura de pantalla 2018-10-18 a las 13.42.15
Babeslea: Eusko Jaurlaritza
Kolaboratzailea: Gordailua – Gipuzkoako Foru Aldundia
Lekua: Gordailua eta Museum Rezola 
Datak:  Azaroak 21, 22 eta 23, 2018 
Jardunaldiak dohainik

Aurten, jardunaldietan, museoek gune bitartekari bilakatzeko bizi izan duten eraldaketa mailakatuari buruz eta egitasmo ezberdinak, askotariko interes amankomunak dituzten ideia eta publikoak elkarrekin lotzeko biltzen dituzten museoei buruz hausnartu eta eztabaidatuko da.
Epe luzerako egitasmoaren ideiek, informazioa eskaintzetik esperientziak sortzerainoko urratsek, askotariko lengoaien erabilpenek edo bere ingurunean komunitateen sorkuntzek, museoaren identitatea berdefinitzen dute, 
bizikidetasun, ikasketa eta gertutasun gune gisa.

 

LAN ILDOAKNORI ZUZENDUAFORMATUAIZEN EMATEAPROGRAMAPARTEHARTZAILEAK

Ondorengo lan ildoetatik abiatuz, museoak, bitartekari izaki, erronka orokorrei aurre egiteko bete beharreko eginkizunak jorratuko ditugu. Ez datza ikuspuntu itxi batean, museoa aldaketa eta aukera gune gisa birpentsatzean baizik.
1. Museoa bizikidetasun gune gisa. Pertsona arteko, kulturen arteko zubi bat.

Gizakultura-dibertsitatea museoan.

2. Museoa ikasketa gune gisa. Esperientzia adierazgarriak hezkuntza ez formalean

   Pedagogia berriak. Bitartekaritzaren papera eta hezkuntza artistikoa museoan.

3. Museoa gertutasun gune gisa. Komunitateen sorkuntza museoaren inguruan.

Ondarea eta ingurunea. Lengoai eta prozesu berriak.

Kultura arloko profesionalak, museoak, ondarea, hezkuntza, harreran lan egiten duten pertsonak. Bisitari-programen arduradunak, bitartekotza, ekipamenduetako zuzendariak, gizarte, hezkuntza, kultura… arloetako eragileak.


Saio irekiak aforoa bete artean, eta lantegiak pertsona-kopuru mugatuarekin, aldez aurretik izena emanda

Jardunaldietan izena emateko: Tel. 943 364 192 / ondarebizia@gmail.com
Izen emateko epea: Azaroak 14ra arte

Premia espezifikoren bat baduzu eta jardunaldietara etorri nahi baduzu, mesedez, jakinarazi iezaguzu.

1go Eguna: Azaroak 21 asteazkena – Non:  Gordailua (Irun)

1. GAI BLOKEA: Museoa bizikidetasuna gune gisa. Pertsona arteko, kulturen arteko zubi bat.

Erronka: Zein paper hartu beharko/ahalko luke museoak migrazioen inguruko erronka orokorrean? Ba al dago lekurik dibertsitatea barneratzeko museoaren kultura-legatuan.

9.00 Ongietorria. Ondarebizia

9.15 “Museotik hezitu kultura anitzetako gizarte batean”

Miquel Sabaté Navarro.  “Museu de Lleida”ko Hezkuntza alorreko hezitzailea.
Aldatzen dihardun gizarte batean, museoak kontakizun berriak barneratu behar ditu bere mintzaldian, errealitate hau integratzearren eta erantzunkizuna ematearren.

10.15 “MUSAPALABRA: Rede Museística Provincial, Museo bitartekariak, palabrerxs* lanbidea”
Encarna Lago
“Rede Museística da Deputación Provincial de Lugo”-ko kudeatzailea

“La Rede” erreferente bat da museoan, dibertsitate-kudeaketan; euren programetan giza-museologia eta kudeaketa eredu barneratzailea eta soziala dira ardatz nagusiak.

11.15 Kafea

11.30 Bertako Museoetako komunikazioen aurkezpena
          Dinamizatzailea: Museum Cemento Rezola.

12.20 “Istorioak ber hiru. Esperientzia hezitzaile bat” 

Imma Boj“Museu de la Immigració de Catalunya”ko zuzendaria..

Museoko jarduerek eta aldi baterako erakusketek migrazioaren gaia jorratzen dute hainbat gai aintzakotzat hartuz, non barne-kultura den museo eta erabiltzaileen arteko elkarrizketaren ardatza.

13.20 Mahai ingurua:  Museoa bizikidetasun gune gisa.  

Parte-hartzaileak: Gorka Moreno  (Zuzendaria. Ikuspegi. Euskal Herriko Inmigrazioaren Behatokia), Encarna Lago, Miquel Sabaté, Imma Boj.

Moderatzailea: Mikel Alberdi (Zumalakarregi Museoa)

Zein paper du museoak migrazioen erronka orrokorraren aurrean? Ba al dago lekurik museoaren kultura-legatuan dibertsitatea barneratzeko?

2. eguna: Azaroak 22 osteguna – Non: Museum Cemento Rezola (Añorga)

2. gai blokea: Museoa ikasketa gune gisa. Esperientzia adierazgarriak hezkuntza ez formalean.

Erronka: bilakaera etengabean dihardun gizarte batean, nola kokatu behar da museoa? Egun, museoa, gune bitartekari bat al da? Izan behar al du? Zein bitartekaritza motari buruz ari gara?

Nola sustatu esperientzia eta ikaskuntza garrantzitsuak museoan?

Kultura, artea eta hezkuntzaren arteko lotura. Hezkuntza eta bitartekaritza prozesuak museoan. Pedagogia anitzak, barneratzaileak.

10.00 Saio dinamizatua. “Bitartekaritza sortzaile baterako baldintzak zaintzen.”
Ixiar GarciaWe Are Pink Gorillas. (30 parte-hartzaile gehienez)

11.00 Kafea

11.15  “Hezkuntza eta bitartekaritza: museoko testua eta gorputza.”

Ana FolgueraAMECUM. Madrilgo kultura-bitartekarien elkartea.

12.15  – 14.00 // 15.00 – 17.00  Workshop. ““Museoa Escola bat da”

Carmen Oviedo.  Pedagogia ikusezinak
(20 pertsona gehienez)

Azken urteetan, kultura-instituzioak, gizartean oso garrantzitsuak diren sorkuntza eta ezaguera gune bihurtu dira. Dituen funtzio eta lan-ildoez gain, jada inorrek ez du zalantzan jartzen hezkuntza programen egokitasuna museoetan. Baina… Zein da berez pedagogiaren kokapena kultura-instituzioetan eta zein izan beharko luke? Workshop honen bitartez, bost ideia nagusi aztertu eta praktikan jarriko ditugu; ideia hauen bitartez, XXI. mendeko museoen sorkuntzan hezkuntzak benetako paper nagusia hartu behar duela defendatuko dugu.

3. eguna: Azaroak 23 ostirala – Non: Gordailua (Irun)

3. gai blokea: Museoa gertutasun gune gisa. Komunitateen sorkuntza museoan

Museo eta inguruneari buruz ari garenean, guneko ondareari buruz ari gara derrigorrez, talde-memoria, nortasuna. Alor honetan, museoa, gune bitartekari gisa kokatzen da bere ingurune eta ondarearen artean.

Nola inplikatu ditzakete museoek euren komunitateak?

Museoa publiko berrietara irekitzen da, programa berritzaileak garatzen ditu eta lengoai eta formatu berriak jorratzen ditu. Topaketa gune bat bihurtzen da.

9.30 Ondarea: komunikazio tresna eta norbanako eta bestearen aurkikuntza.

Yves Hanosset, “Patrimoine a Roulettes” elkartea.

Ondare-hezkuntza, hezkuntza ez formalean. Guneko komunitatea eta lurraldea.

*Itzulpenarekin

10.30 “Bertako museoen papera gaur egun. Estruktura zahar, behar berri eta komunitateari eta ingurunerari eskainitako zerbitzuaren arteko eztabaida.”
Jordi Abella
  “Ecomuseu de les Valls d’Àneu”eko zuzendaria.

Inguruneko museoek izaera garrantzitsu bat dute erregistratzen diren lurraldean, errekurtso berriak erabiliz, ondare-komunikazio modu berriak eta lankidetza eta lan estrategia berriak sarean ezarriz, guneko komunitatea aliatu gisa hartuta.

11.30 Kafea

11.50 Bertako Museoetako komunikazioen aurkezpena.
Dinamizatzailea: K6 Gestión Cultural

12.50 – 13.50 Mahai ingurua: “Museoak, ingurunea eta bertako komunitatea”
Nola inplikatu ditzakete museoek beren komunitateak? Ondarea eta bertako garapena. Bertako museoen etorkizuna?

Parte-hartzaileak: Jordi Abella, Carlos Olaetxea Elosegi (Gordailua eta Museoen Zerbitzuburua. Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza aldetik), Izaskun Suberbiola (Mater Museoko Zuzendaria), Cristina Aguirre (Oiasso Museoko zuzendaria)
Moderatzailea: Iñaki Arrieta (UPV/EHU)

 

* Saioak gastelaniaz izango dira, bertako museoetako komunikazioen aurkezpenak izan ezik, euskeraz eta gazteleraz izango direla eta. Yves Hanosset-eko mintzaldia frantsesez izango dua, baina aldi bereki itzulpena izango du.

Ezagutu parteharzatileak hemen.