Museoak belarrira istorio asko xuxurlatzen dizkigu. Guregan eragina duten elkarrizketak dira, gure errealitatea zalantzan jarriz, baita gu geu eta gure urratsak ere. Entzumena fintzen badugu agian kontakizun hauei hitzak jartzen ikasiko genuke, honela zentzua emanez edo zentzugabekeria bilakatuz, beti ere beste aldean nor dagoen eta beste hainbat gauzen eraginpean, baina zerbait lortuko dugu. Museoa pertsonekin eta hauen askotariko errealitateekin lotzeko beharrezkoak diren narratiba berriak sortuz. Aurten, museoaren kontakizunak ikertu nahi ditugu, bere bildumen ñabardurak, bere artxiboaren aukerak, istorioak sortzeko eta transmititzeko modua.

VI. ARGAZKI LEHIAKETA ONDAREARI BEGIRA – ITSAS ONDAREA

Ondarebiziak Ondareari Begira argazki lehiaketaren seigarren edizioa jarri du martxan. Ehundaka begiradek parte hartu dute jada proiektuan eta denak nahi ditugu ikuskatu.