VI. ARGAZKI LEHIAKETA ONDAREARI BEGIRA – ITSAS ONDAREA

Ondarebiziak Ondareari Begira argazki lehiaketaren seigarren edizioa jarri du martxan. Ehundaka begiradek parte hartu dute jada proiektuan eta denak nahi ditugu ikuskatu. 

Erakutsi iezaguzu itsas-ondarearekiko duzun begirada eta irabazi ordainsariak eta ikastaroak!

 

PATRIMONIO MARÍTIMO ULTIMO PNG

BASEAK 

GAIAPARTAIDETZABALORAZIO IRIZPIDEAKPARTE-HARTZEKO BALDINTZAKEPE-MUGAEPAIMAHAIAEPAIMAHAIAREN ERABAKIASARIAKARGAZKIEN BIDALKETAINFORMAZIOA ETA ZALANTZAKADOSTASUNALEGE-OHARRAIZEN EMATEA

ITSAS KULTURA-ONDAREA

Edizio honetan, begirada lurretik aldendu eta itsasora zuzenduko dugu. Horrela, Itsas Kultura-Ondarea ezarri dugu aurtengo lehiaketan gai moduan. 

Itsas ondarea, itsasoaren inguruan bizitza ezartzen duten giza-taldeei hertsiki lotua dago, eta itsasoko aktibitateekin lotuta dauden ondasun material, ez-material eta paisaiek osatzen dute: arrantza, itsas-eraikuntza, itsasontziak, kontserba-industria, portuko aktibitateak, nabigazioa, kostako defentsa, urpeko itsas-ondarea, bainuetxetako arkitektura, etab.

Itsas kultura-ondarea ez dira bakarrik elementu materialak, ohitura edota esaera biziek ere osatzen baitute, gure arbasoengandik jasoak eta gure oinordekoei helaraziak: esaera zaharrak, giza-erabilerak, erritualak, festak, natura eta unibertsoari lotutako ezaguera eta praktikak, lan munduari lotutako ezaguera eta teknikak. Ondasun higigarri, higiezin eta ez-materiala.

Interesatua dagoen edonork parte hartu ahalko du, profesionalak edo amateurrak, 18 urtetik aurrera.

 

  • Gaiaren tratamenduan berritzaileak izatea: enfokatzeko era berriak, originaltasuna.
  • Sormena
  • Kalitate teknikoa: irudiaren kalitatea baloratuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahalko ditu: 1280 pixel gutxieneko dimentsioa, 300ppp eta JPG formatuan.

Parte hartzaileek bere gain hartzen dituzte argazkietan agertzen diren pertsonen baimenak, eta erreklamatu daitezkeen errespontsabilitateak.

Lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak originalak izango dira eta bakarrak, ezin izango dituzte utziak izan euren baimenak, eta ez dira onartuko ere beste lehiaketa batean sarituak izan diren argazkiak. Argazkiak beraien egileengatik soilik izan daitezke aurkeztuak.

Lehiaketa honetara aurkeztutakoek beraien datuak eta argazkiak Internet-en bozkaketa prozesurako eta honen difusiorako publikatuak izatea onartzen dute, hala nola lehiaketa honetako fototekan, betiere euren autoretza adieraziz.

Argazkien egile-eskubideak argazkilariarenak izaten jarraituko dute. Lehiaketaren erabakiaren ondoren antolatzaileek ez dute aurkeztutako materiala itzuliko. 

Antolatzaileek deialdi hau hustzat jo dezakete.

Aurkeztutako argazkiak Ondarebiziko artxibo historikoaren parte izatera pasatuko dira. Hurrengoko edizioen promoziorako edo barneko kontsultetan erabili ahalko dira.

Lehiaketan aurkeztutakoak argazkiak Museum Cementos Rezola eta Euskal Itsas Museoko erakustaldietan erabiliak izatea onartzen du. Hala nola beste eraikin publikoetan, erakusketa mugitzen bada.

Parte-hartzaileak Ondarebiziari eta proiektua sustatzen duten ekipamenduei argazkiak eta autoretza euren web orrietan, sare sozialetan eta proiektu honen difusioarako edozein baliabidetan erabiltzeko baimena ematen diete.

Oinarri hauen interpretaziotik sorturiko arazo edo ustekabekoak, antolatzaileek, SFG (Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa), Euskal Itsas Museoa eta IVASFOT (Instituto Vasco de Fotografía) -en  zuzendaritza batzordeekin batera hauen kriterioaren arabera konpoduko dira. 

Argazkiak jasotzeko epe-muga 2019ko irailaren 26tik urriaren 28ko gaueko 23:59ak arte  irekia egongo da.

Bi epaimahai ezberdinek baloratuko dituzte argazkiak: epaimahai profesional bat eta epaimahai popular bat, bakoitzak bi sari emango dituztelarik.

Epaimahai profesionala: hasiera batean epaimahaiak museotako erakusketetan ipiniko diren 60 argazkiak aukeratuko ditu. Ondoren, aurkeztutako argazkiak baloratuko ditu, aurretiko aukeraketa eginez*, eta epaimahai profesionalaren sariak emango ditu. Erabakia apelaezina izango da. 

Epaimahai profesionala osatzen dute: Gipuzkoako Argazki-Elkarteko (SFG) kide batek, IVASFOT-eko ordezkari batek eta Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendaria.

Epaimahai popularra: bi sari ezberdin banatuko ditu epaimahai popularrak: online epaimahai popularraren saria alde batetik eta epaimahai presentzialaren saria bestetik. 

Epaimahai popularra online: pasa den edizioan bezala, argazkiak web bitartez bozkatu ahal izango dira www.ondarebizia.com web orriaren bitartez. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du. Aukeratutako* argazkiak blogean argitaratuko dira azaroaren 5ean eta bozkaketak egun hortatik abenduaren 1eko gaueko 23:59ak bitarte egongo da aktibatua.

Epaimahai popularra presentziala: Bestalde, Museum Cemento Rezolan eta Euskal Itsas Museoan aurkeztutako argazkiak egongo dira ikusgai. Erakusketa epaimahai profesionalak aukeratutako 60 argazkiek osatuko dute. Museora gerturatzen den edonork bozkatu ahal izango du gehien atsegin duen argazkiarengatik eta bi museoetako bisitarien arteko bozkaketen batura egingo da amaieran. Erakusketa Museum Cemento Rezolan egongo da 2019ko azaroaren 5etik 23ra eta ondoren Euskal Itsas Museoan egongo da ikusgai abenduaren 15a bitarte.

**Argazki bakoitzak sarietako bat bakarrik jaso dezake. Epaimahaiak argazkietako bat saridun bezala aukeratuko balu, argazkia ez litzateke epaimahai popularretik kenduko, baina erakusketako publikoak edo online bozkatzaileek aukeratuko balute, saria hurrengo argazki bozkatuenera joango litzateke. 

Epaimahai profesionalaren erabakia argazki guztiak ikusi, bozkaketa indibidualaren ostean eta amankomuneko adostasun baten bitartez emango da. Online bidezko epaimahaia popularraren erabakia online jasoko diren bozken emaitzaren bitartez jakingo da. Epaimahai popular presentzialaren erabakia Museum Cemento Rezola eta Euskal Itsas Museoetan jasotako bozketen bidez emango da. Online bozkatzeko epea azaroaren 5ean irekiko da eta abenduaren 1eko gauetako 23:59etan itxi. Epaimahai profesionalaren eta popularraren erabakiak 2019ko abenduaren 18an jakingo dira. Hautatutako argazkiak zeintzuk izan diren Ondarebiziaren sare sozielen bidez jakinaraziko da.

Epaimahai Profesionalaren Lehen saria: 400€

Epaimahai Profesionalaren Bigarren saria: 300€

Epaimahai Popular Presentzialaren saria: IVASFOT-en erabiltzeko 200€ko txartela; online dendan erabili ahal izango da bai argazki ikastaro baten truke eta baita argazkigintzako materiala erosteko.

Online bidezko Epaimahai Popularraren saria: IVASFOT-en erabiltzeko 200€ko txartela; online dendan erabili ahal izango da bai argazki ikastaro baten truke eta baita argazkigintzako materiala erosteko.

  • Argazkien bidalketa, Ondarebiziako web orrian ezarritako formualrioaren bidez soilik egingo da. Formulario honetan autorearen datu pertsonalak adieraziko dira eta irudiaren artxiboan ipiniko izenburu berdina.
  • Argazkiak atxikituta egongo dira, kontaktu-informazioa bete ostean, eta irudi artxibo bakoitzean aurkeztutako izenburua adieraziko da.

T. 943291105

Email: ondarebizia@gmail.com

Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri guztiak onartzen direla adierazten du. Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin adostasunean, lehiaketa honetako parte-hartzaileek luzatutako datuak fitxategi batean gordeak izango dira. Fitxategi honen arduraduna K6 Gestión Cultural S.L. da eta soilik lehiaketa aurrera ateratzeko erabiliko ditu.


*Ondarebiziako taldeak aurkeztutako argazkien aurretiko aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa hau oinarri hauetan aurkeztutako irizpide eta baldintzak betetzean oinarrituko da: aurkeztutako gaia, baldintza teknikoak, argazki originala eta berria izatea etab.

15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu formulario honen bitartez eskuratutako datuak K6 GESTIÓN CULTURALen erantzukizunpeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla, zure kontsultei erantzuteko eta interesgarria gerta dakizukeen informazioa zuri helarazteko helburuarekin. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta haien aurka egiteko dituzun eskubideak gauza ditzakezu gure helbidera –PORTUETXE 83, 20018, DONOSTIA (GIPUZKOA)– idatzi bat igorriz. Aurkakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, zure datuak aldatu ez direla, edozein aldaketa gertatuz gero guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta datu horiek aipatutako helburuetarako erabiltzeko zure baimena dugula ulertuko dugu. Datu hauek igortzeak klausula hau onartzen duzula adierazten du.
*Ondarebiziako taldeak aurkeztutako argazkien aurretiko aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa hau oinarri hauetan aurkeztutako irizpide eta baldintzak betetzean oinarrituko da: aurkeztutako gaia, baldintza teknikoak, argazki originala eta berria izatea etab.


De acuerdo con lo establecido por la Ley Orgánica 15/1999, le informamos que los datos obtenidos de este formulario serán incorporados a un fichero automatizado bajo la responsabilidad de K6 GESTIÓN CULTURAL con la finalidad de atender sus consultas y remitirle información relacionada que pueda ser de su interés. Puede ejercer sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición mediante un escrito a nuestra dirección CALLE PORTUETXE 83 20018, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (GIPUZKOA)

Mientras no nos comunique lo contrario, entenderemos que sus datos no han sido modificados, que usted se compromete a notificarnos cualquier variación y que tenemos su consentimiento para utilizarlos para las finalidades mencionadas.

El envío de estos datos implica la aceptación de esta cláusula.