Añorgatarrak Añorgako ondare immateriala ikertu eta hedatzeko proiektu bat da, helburu nagusitzat duena Añorgako biztanleen memoria kolektiboaren balioa nabarmentzea eta hedaraztea, kolonia industrialaren garaiari lotuta batik bat.

Añorgatarrak Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Cultural-ek sustatutako proiektua da, 2010ean sortu zenetik hainbat proiektu eta jarduera garatzen diharduena.

Orain arte alderdi hauetan gauzatu da Añorgatarrak proiektua:

ARGAZKIEN ARTXIBO DOKUMENTALA

Museum Cemento Rezolako argazki artxiboak, kolonia industrialari, Rezola fabrikari eta Añorga auzoari buruzkoak, duen balioa nabarmentzea eta irisgarri izan dadin lortzea.

Gaur egun, Añorgatarrak funts dokumentala 4.000 argazkik baino gehiagok osatzen dute, Añorga auzoaren memoria industrialari estu lotutako uneak eta gertaerak bildu eta berreraiki dituztenek.

Argazki bilduma horri Añorga auzoko Gorga elkartearen artxiboa osatzen duten 25.000 irudi gehitu zaizkio.

2010az geroztik Musem Cemento Rezola epe luzeko lana eramaten ari da aurrera fase eta prozesu desberdinetan, artxibo horrek duen balioa nabarmentzeko eta irisgarria izan dadin lortzeko.

Añorgatarrak online artxiboa askea eta parte hartzekoa da. Fase desberdinetan digitalizatutako argazki bilduma bat jasotzen du, eta irekia da, material berriei harrera egiten diena.

Online artxiboa, kontsultatzeko eskuragarri, ekarpen berriei esker etengabe zabaltzen eta “eraikitzen” diharduen gune bat da Museum Cemento Rezola web orriaren barruan:

fondo-an%cc%83orgatarrak

Online bilduma

AÑORGATARRAK I DOKUMENTALA

Museum Cemento Rezola erakusketa-gunean ikus daiteke. 2011n ekoiztutako dokumental honek bizitzako alderdi desberdinei heltzen die, Añorgako kolonia industrialean garai hartan Cementos Rezola fabrikarekin loturaren bat zuten hainbat pertsonaren testigantzen bitartez.

ARGITALPENA: AÑORGATARRAK. RELATOS DESDE LA MEMORIA

Añorgatarrak I dokumentalean parte hartu zuten testigantzek kontatutako bizipenak biltzen ditu, eta artxiboko argazkiak gehitu zaizkio, heltzen zaizkien gai desberdinak iruditan emateko.

 

03_p1040443

AÑORGATARRAK II DOKUMENTALA. LANAREN MEMORIA

Bigarren ikus-entzunezko honek gonbidatu egiten gaitu Cementos Rezola fabrikaren inguruko jarduna zuzenetik ezagutzera. Pertsonak, lan-faseak, prozesuak, hainbat eta hainbat añorgatarren eguneroko bizitzako parte izan den eta izaten jarraitzen duen jardun horren barne-funtzionamendura hurbiltzen gaituzten guneak.

Une honetan, Añorgatarrak Artxiboa lantzen ari gara, orain arte sortutako material guztiak bilduko dituena. Proiektu hau 2017an egongo da online eskuragarri.

JARDUEREN HISTORIA 

Añorgatarrak. Jardunaldi teknikoa. Ahozko historiari buruzko proiektuen garapena