Jolas eguna Oiasso Museoaren ekimenez sortu da, OndareBizia programaren barruan. Jarduerak lurraldea aztertzeko balio izatea du helburu, jolasaren bidez Irungo ondare ikusezinenaren balioa nabarmendu eta hari ikusgarritasuna emateko. UrbanBATekin elkarlanean garatutako proposamen kultural eta artistikoa, sozializatzeko eta kalea fisikoki eraldatzeko tresna gisa jolasa berreskuratzea asmotzat duena.

JOLAS EGUNA

Da…

… ondare publikoa eraldatzen eta berriro definitzen parte hartzeko jolas bat.

… taldeko ikerketarako kultur proiektu bat, hezkuntza hedatuan oinarritua, gune publikoetako hirigintzari eta berrikuntza sozialari buruzkoa.

… bizi garen lekuarekin gehiago identifikatzea sustatzeko jolas bat, eta hiri-ondarea berriro definitzea proposatzeko.

… proposamen kultural eta artistiko bat, sozializatzeko eta kalea fisikoki eraldatzeko tresna gisa jolasa berreskuratzeko asmoz.

… kalea egun batez espazioarekin askatasunez eta sormenez esperimentatzeko leku bihurtzeko aukera bat da, irudimenari bide emanez.

HELBURUAK
  • Estandar ofizialetan aintzat hartzen ez diren beste ondare eta ondasun komun batzuen balioa nabarmenduko duten ereduak berriro definitzea.
  • Mekanismo jakin batzuen inguruan galde egitea, ondarea zer den edo zer ez den, memoria kolektiboa nola sortu eta eratzen den erabakitzeko.
  • Mapa bateratu bat sortzea, udalerriko ondarearen aberastasuna aintzat hartu eta berriro interpretatzeko.
  • Hausnarketarako gune bat eskaintzea hiriaren eraldaketari eta ondare publikoari buruz, proposamen ludiko baten bitartez.
  • Hiriko espazioa berreskuratzea, auzoan eta hirian bizi diren eta bizi ez diren herritarren arteko elkarrekintza eta harremanetarako.
  • Espazio publikoaren erabilera- eta kontsumo-ohiturak birpentsatzea, kalea igarotzeko leku bezala ez ezik auzotarren arteko harremanetarako eta esperientzien eta ezagutzaren trukerako euskarri bezala hartuta ere.
  • Auzotarrekin batera jarduera soziokultural bat garatzea, auzoari bizitasuna emango diona eta jardunaldian zehar beste auzo eta udalerri batzuetako herritarrak erakarriko dituena.