VII. ARGAZKI LEHIAKETA ONDAREARI BEGIRA – UTZITAKO ONDAREA

Ondarebiziak Ondareari Begira argazki lehiaketaren VII. edizioa jarri du martxan. Ehundaka begiradek parte hartu dute jada proiektuan eta denak nahi ditugu ikuskatu. 

Erakutsi iezaguzu utzitako ondarearekiko duzun begirada eta irabazi ordainsariak eta material fotografikoa!

 

Agregar un títuloOINARRIAK Ondareari Begira 2020 – OINARRIAK

GAIAPARTAIDETZABALORAZIO IRIZPIDEAKPARTE-HARTZEKO BALDINTZAKEPE-MUGAEPAIMAHAIAEPAIMAHAIAREN ERABAKIASARIAKARGAZKIEN BIDALKETAINFORMAZIOA ETA ZALANTZAKADOSTASUNALEGE-OHARRA

UTZITAKO ONDAREA 

Ondarearen begiradak argazki-lehiaketaren VII. edizio honetan, gure begiradak utzitako ondarera zuzentzen dira, denbora eta espazio batez beren anonimotasunetik erreskatatzeko.

Denboraren arrastoagatik, naturaren berjabetzeagatik edo giza ekintza edo inakzioagatik desegiten edo diluitzen den ondarea; izoztuta bezala irauten duen ondareak, izan ziena bezalako isiltasunean beren burua aldarrikatzeko lasaitasun batean eta betiko ez desagertzeko azken arnasaldi batean.

Ondare hori isilarazi egin dela dirudi, eta begirada ugariren bidez berreskuratu nahi dugu.

Interesatua dagoen edonork parte hartu ahalko du, profesionalak edo amateurrak, 18 urtetik aurrera.

  • Gaiaren tratamenduan berritzaileak izatea: enfokatzeko era berriak, originaltasuna.
  • Sormena
  • Kalitate teknikoa: irudiaren kalitatea baloratuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahalko ditu: 1280 pixel gutxieneko dimentsioa, 300ppp eta JPG formatuan.

Parte hartzaileek bere gain hartzen dituzte argazkietan agertzen diren pertsonen baimenak, eta erreklamatu daitezkeen errespontsabilitateak.

Lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak originalak izango dira eta bakarrak, ezin izango dituzte utziak izan euren baimenak, eta ez dira onartuko ere beste lehiaketa batean sarituak izan diren argazkiak. Argazkiak beraien egileengatik soilik izan daitezke aurkeztuak.

Lehiaketa honetara aurkeztutakoek beraien datuak eta argazkiak Internet-en bozkaketa prozesurako eta honen difusiorako publikatuak izatea onartzen dute, hala nola lehiaketa honetako fototekan, betiere euren autoretza adieraziz.

Argazkien egile-eskubideak argazkilariarenak izaten jarraituko dute. Lehiaketaren erabakiaren ondoren antolatzaileek ez dute aurkeztutako materiala itzuliko. 

Antolatzaileek deialdi hau hustzat jo dezakete.

Aurkeztutako argazkiak Ondarebiziko artxibo historikoaren parte izatera pasatuko dira. Hurrengoko edizioen promoziorako edo barneko kontsultetan erabili ahalko dira.

Parte-hartzaileak onartzen du argazkiak lehiaketaren edizioetara aurkeztutako argazkiak biltzen dituen erakusketa batean erakustea, eta hala eskatzen duten kultura-ekipamenduetara eraman ahal izatea.

Parte-hartzaileak Ondarebiziari eta proiektua sustatzen duten ekipamenduei argazkiak eta autoretza euren web orrietan, sare sozialetan eta proiektu honen difusioarako edozein baliabidetan erabiltzeko baimena ematen diete.

Oinarri hauen interpretaziotik sorturiko arazo edo ustekabekoak, antolatzaileek, GAE (Gipuzkoako Argazkilari Elkartea) eta IVASFOT (Instituto Vasco de Fotografía) -en  zuzendaritza batzordeekin batera hauen kriterioaren arabera konpoduko dira. 

Argazkiak jasotzeko epe-muga 2020ko urriaren 2tik azaroaren 1ko gaueko 23:59ak arte irekia egongo da.

                                                                                                                                       

Bi epaimahai ezberdinek baloratuko dituzte argazkiak: epaimahai profesional bat eta epaimahai popular bat, bakoitzak bi sari emango dituztelarik.

Epaimahai profesionala: hasiera batean epaimahaiak museotako erakusketetan ipiniko diren 60 argazkiak aukeratuko ditu. Ondoren, aurkeztutako argazkiak baloratuko ditu, aurretiko aukeraketa eginez*, eta epaimahai profesionalaren sariak emango ditu. Erabakia apelaezina izango da. 

Epaimahai profesionala osatzen dute: Gipuzkoako Argazki-Elkarteko (SFG) kide batek, IVASFOT-eko ordezkari batek.

Epaimahai popularra: online epaimahai popularraren sari bakarra.

Epaimahai popularra online: pasa den edizioan bezala, argazkiak web bitartez bozkatu ahal izango dira www.ondarebizia.com web orriaren bitartez. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du. Aukeratutako* argazkiak blogean argitaratuko dira 2020ko azaroaren 8ean eta bozkaketak egun hortatik abenduaren 13eko gaueko 23:59ak bitarte egongo da aktibatua.

**Argazki bakoitzak sarietako bat bakarrik jaso dezake. Epaimahaiak argazkietako bat saridun bezala aukeratuko balu, argazkia ez litzateke epaimahai popularretik kenduko, baina erakusketako publikoak edo online bozkatzaileek aukeratuko balute, saria hurrengo argazki bozkatuenera joango litzateke.

Epaimahai profesionalaren erabakia argazki guztiak ikusi, bozkaketa indibidualaren ostean eta amankomuneko adostasun baten bitartez emango da. Online bidezko epaimahaia popularraren erabakia online jasoko diren bozken emaitzaren bitartez jakingo da. Online bozkatzeko epea azaroaren 6ean irekiko da eta abenduaren 6eko gauetako 23:59etan itxi. Epaimahai profesionalaren eta popularraren erabakiak 2020ko abenduaren 18an jakingo dira. Hautatutako argazkiak zeintzuk izan diren Ondarebiziaren sare sozielen bidez jakinaraziko da..

  • Epaimahai Profesionalaren Lehen saria: 500€
  • Epaimahai Profesionalaren Bigarren saria: 350€
  • Online Epaimahai Popular  Presentzialaren saria: IVASFOT-en erabiltzeko 250€ko txartela; online dendan erabili ahal izango da argazkigintzako materiala erosteko.

  • Argazkien bidalketa, Ondarebiziako web orrian ezarritako formualrioaren bidez soilik egingo da. Formulario honetan autorearen datu pertsonalak adieraziko dira eta irudiaren artxiboan ipiniko izenburu berdina.
  • Argazkiak atxikituta egongo dira, kontaktu-informazioa bete ostean, eta irudi artxibo bakoitzean aurkeztutako izenburua adieraziko da
  • Izena emateko epea azaroaren 1ean , 23:59tan itxiko da.Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez harremanetan 943291105 telefonoan, edo bidali email bat helbide honetara: ondarea@gmail.com

T. 943291105

Email: ondarebizia@gmail.com

Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri guztiak onartzen direla adierazten du. Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin adostasunean, lehiaketa honetako parte-hartzaileek luzatutako datuak fitxategi batean gordeak izango dira. Fitxategi honen arduraduna K6 Gestión Cultural S.L. da eta soilik lehiaketa aurrera ateratzeko erabiliko ditu.


*Ondarebiziako taldeak aurkeztutako argazkien aurretiko aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa hau oinarri hauetan aurkeztutako irizpide eta baldintzak betetzean oinarrituko da: aurkeztutako gaia, baldintza teknikoak, argazki originala eta berria izatea etab.

http://www.ondarebizia.com/eus/jarduerak/2019-2/ondareari-begira-vi-argazki-lehiaketa/

15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu formulario honen bitartez eskuratutako datuak K6 GESTIÓN CULTURALen erantzukizunpeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla, zure kontsultei erantzuteko eta interesgarria gerta dakizukeen informazioa zuri helarazteko helburuarekin. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta haien aurka egiteko dituzun eskubideak gauza ditzakezu gure helbidera –PORTUETXE 83, 20018, DONOSTIA (GIPUZKOA)– idatzi bat igorriz. Aurkakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, zure datuak aldatu ez direla, edozein aldaketa gertatuz gero guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta datu horiek aipatutako helburuetarako erabiltzeko zure baimena dugula ulertuko dugu. Datu hauek igortzeak klausula hau onartzen duzula adierazten du.
*Ondarebiziako taldeak aurkeztutako argazkien aurretiko aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa hau oinarri hauetan aurkeztutako irizpide eta baldintzak betetzean oinarrituko da: aurkeztutako gaia, baldintza teknikoak, argazki originala eta berria izatea etab.