Bigarren urtez hurrenez hurren, Gipuzkoako Foru Aldundia, udalerriak, erakunde publikoak eta pribatuak, eta herritarrak oro har elkartu egingo gara Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondareari buruzko Europako Jardunaldietara.

Programa honek, erakunde ugariren partaidetzarekin, Kultur Ondareari buruzko sentsibilizazioa areagotzea du helburu. Jardunaldi horiek irekiak dira, non, aparteko izaeraz eta urrian bakarrik, publikoak aukera duen beren ondarearekin eta historiarekin lotutako baliabide ugaritara sarbidea izateko eta haiek ezagutzeko.

“Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza Gipuzkoan” izango da aurtengo jardunaldien ardatz tematikoa. Hala, paisaia hauek hartuko dira kontuan: nekazaritzari, abeltzaintzari eta basogintzari lotutako paisaiak, paisaia industrialak eta merkataritzako jardueren ingurukoak, hirietako paisaiak, paisaia historikoak eta defentsakoak, eta baita paisaia sinbolikoak ere.

Ekimen honetara elkartzeko, datorren apirilaren 21era arte aurkez daitezke proposamenak ondoko honen bitartez. Informazio gehiago: Gipuzkoa Kultura.

Goratu dezagun kultur aberastasunari buruzko kontzientzia

Deialdi Irekia: Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak Gipuzkoan 2017

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *