IMGEN MAILCHIMP SESION ABIERTA (3)

Ondarebiziko Saio Irekia jardunaldien esparruan, euskarri berri bat sortu da: koaderno digitala. Museo praktika kritikoa eta soziala garatzeko aukera berriak proposatzen eta partekatzen dituen gogoeta gunea. 

Aurkezten dizugun sailaren lehen aleak, K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak sustatutako “gorputzik gabeko museoa” izeneko jardunaldien azken edizioa, 2020ko irailean ospatu zena, laguntzen eta osatzen du.

Aurreko edizioan, Covid19 pandemiak markatutako giro zalantzagarri eta aldakorrean, museoaren harreman eta posizionamendu modu berriei buruz eztabaidatu eta hausnartu genuen.

Jardunaldietan jorratutako ildoei jarraituz, sei testu biltzen ditu koaderno honek, museoen jardunari buruzko ikuspegi desberdinak planteatzen dituztenak, dimentsio digitalak pultsua hartu duen testuinguru batean.

Parte-hartzaileak: Carlos A. Scolari, Aitziber Urtasun, Pilar Lacasa, Conxa Rodà, Joan Muñoz eta Josu Aramberri.

Hemen deskargatu daiteke.

Saio Irekiaren koaderno digitala jaio da!

48 thoughts on “Saio Irekiaren koaderno digitala jaio da!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *