Udazkenean Saio Irekiko jardunaldi profesionalak  itzuliko dira,  azaroaren 24an eta 25ean,  Zubiak: kultura eta ongizatea izenburuarekin.

Zortzigarren edizio honetan, kulturaren eta ongizatearen arteko loturari buruz arituko gara, pandemia osteko esparru batean, non kultura espazioen erabilgarritasun soziala indartu egiten baita.

Diziplina anitzeko ikuspegi batetik eta kultura, hezkuntza, osasun, arte eta gizarte sektoreetako ahotsen bidez, pertsona zentroan kokatzen duten gogoetak, trukeak eta esperientziak partekatzea planteatzen dugu. Ala nola, museoak beren ingurunearekin egoteko eta birmoldatzeko beste modu batzuk aurkezten dizkigute.

Online jardunaldiak eta parte hartzeko gune fisiko bat

Aurten, on line jardunaldien jarraipena egin ahal izango da, eta, azkenik, aurrez aurreko gune parte hartzaile bat irekiko da azaroaren 25ean. 

Oraingoz, erreserbatu datak, laster argitaratuko dugu programa eta izen emateak irekiko ditugu.

Azaroaren 24an eta 25ean Saio Irekiko jardunaldi profesionalak iritsiko dira
Tagged on:                 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *