Heldu dira Ondarebiziko “Saio Irekiko” V.III. Jardunaldi Profesionalak, “Zubiak – Kultura eta ongizatea” izenburupean. Datorren azaroaren 24an eta 25ean ospatuko dira K6 Gestión Cultural eta Museum Cemento Rezolak sustatutako jardunaldiak, online eta aurrez aurre, biak edukiera mugatuarekin.
Osasun krisiaren eraginak eragin zuzena izan du kultura sektorean, eta horrekin batera museoetan. Berehalako eragina aurrez aurreko bisiten beherakadan ikusi genuen, eta, ondorioz, kultura ekipamenduek beren ingurunearekin beste harreman mota batzuk bilatzean.
Gainera, larrialdiko eta gizarte isolamenduko testuinguru batean, kulturak pertsonentzat duen baliagarritasunari eta garrantziari buruzko gogoeta egin zen indar handiagoz, eta erakundeek igorritako mezuak haien segurtasunari eta zaintzari lotuta zeuden.
Horregatik, 8. edizio honetan, Saio Irekiak kulturaren balio soziala eta osasunerako dituen onurak aztertuko ditu, ikuspegi eta diziplina desberdinetatik, nahitaez jasangarriagoa izango den “pandemia osteko” ekosistema kulturalaren esparruan.
Lehen egunean, azaroaren 24ean, kulturak ongizate emozionalerako dituen onurak aztertuko ditugu, hainbat diziplinatako gogoeta eta ikuspegietatik abiatuta. Gainera, azaroaren 25ean sareak eta horien balio soziala aztertuko ditugu. Jardunaldiari hasiera emateko, aurrez aurreko tailer praktiko bat egingo da Museum Cemento Rezolako Kultur Proiektuen Eragin Kultural, Sozial eta Ekonomikoa neurtzeko.
Datak: azaroak 24 eta 25
Tokia: Online, zuzenezko emanaldia Ondarebizia Youtube-ko kanaletik. Aurrez aurreko tailerra azaroaren 25ean Museum Cemento Rezolan
Programa: Ikusi programa esteka honetan klik egiten.
Izen ematea online hemen klik egiten
Babeslea: Eusko Jaurlaritza / Kolaboratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia