8. edizio honetan, Saio Irekiak kulturaren balio soziala eta osasunerako dituen onurak aztertuko ditu, ikuspegi eta diziplina desberdinetatik, nahitaez jasangarriagoa izango den “pandemia osteko” ekosistema kulturalaren esparruan

Horretarako, hainbat gonbidatu izango ditugu gurekin, kultur arlokoak, hezkuntza eremutik eta, noski, osasun mundutik ere. 

Hemen aurkezten dizuegu jardunaldietako lehen egunean, azaroaren 24ean, gurekin egongo diren pertsonak eta *saioak:

*Saioen programa osoa esteka honetan klik egiten aurkituko duzute 

Izena online eman dezakezu, esteka honetan klik egiten

  • ONGIZATEA, KULTURA ETA KOMUNITATEA: ETIKA ETA ESTETIKATIK EGINDAKO HAUSNARKETA

Begoña Román Maestre, Etika irakaslea Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia Fakultatean

Begoña Román Maestre Bartzelonako Unibertsitatearen Filosofia Fakultateko irakasle agregatua da. Kataluniako Generalitateko “Aporía: Filosofía contemporánea, Ética y Política” ikerketa taldeko kidea. Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko burua. Kataluniako Bioetika Batzordeko, Kataluniako ikerketaren integritatearen aldeko Batzordeko eta Bartzelonako Ospitale klinikoko etika asistentzialeko Batzordeko kidea. Bere espezializazio-esparrua Bioetika eta lanbide- eta antolamendu-inguruneei aplikatutako etika da.

60 artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. Bere liburuen artean aipatzekoak dira:

Román, B, 2016: Ética de los servicios sociales, Barcelona, Herder Editorial. 

Esteban, F y Román, B. 2106: ¿Quo vadis, Universidad?, Barcelona, Universitat Oberta de Catalunya

  • BEGIRATU, PENTSATU, SENTITU, EGIN. SORKUNTZA OSASUN PSIKOSOZIALEKO BIDE GISA

Marian López Fernández-Cao, Arte Hezkuntzako eta Arteterapiako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Arte eta genero ikertzailea eta artearen eta arteterapiaren bidezko ikerketa eta esku-hartze metodologietako ikertzailea kolektibo zaurgarrietan.

Arte Hezkuntza eta Arteterapiako katedraduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Ikertzailea artearen eta generoaren arloetan, eta kolektibo zaurgarriei zuzendutako artearen eta arteterapiaren bidezko Ikerketa eta Interbentzio Metodologietan. EARTDI (https://www.ucm.es/eartdi) (https://www.ucm.es/eartdi) taldeko ikertzaile nagusia da eta proiektu nazionalak eta internazionalak garatu ditu inklusioari, migrazioari, hiriei, museoei eta berdintasunari, eta traumari buruz (https://www.ucm.es/aletheia/). Europar Partzuergoko presidenteordea da artearen bidezko Terapien arloko prestakuntzan (https://www.ecarte.info/).

Arteari, sortze-prozesuari, berdintasunari, arteterapiari eta memoriari buruzko hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, besteak beste, Imagen, Memoria e Identidad (Eneida), Mulier me fecit (Horas y Horas), Arteterapia (editorial Tutor), Para qué el arte (ed. Fundamentos) eta Aletheia, dar forma al dolor, volumen I y II (ed. Fundamentos). “Posibilidades de ser a través del arte” (Eneida) hezkuntza-bildumaren zuzendaria da. Saritua izan da hezkidetzako materialengatik, ospitaleen humanizazioagatik, Ikerketaren Transferentzia I. Saria, besteak beste.

  • ESPERIENTZIAK_ Kultura eta osasuna. Gizarte ikuspegi bat.

“RECUPERART-19” proiektua

Guillem d’Efak Fullana-Ferré,  Komunikazio eta Erantzukizun Sozial Korporatiboa. Koordinatzailea: Estratègia Arts en Salut de l’Institut Català de la Salut. Generalitat de Catalunya

Komunikazioko eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko zuzendaria eta Osasuneko Arteen Estrategiaren eta Osasuneko Arteak Espezializazioko Asistentzia Programaren koordinatzailea, Institut Català de la Salut erakundean. Giza Zientzietan lizentziatua (UPF), masterra Historian (UPF) eta Arts Administration-en (Bostoneko Unibertsitatea) eta diplomaduna Arkeologiko azterlan aurreratuetan. UPFko Giza Zientzien Fakultateko irakasle elkartua, bere lan-ibilbidearen parte bat kultura-arloko erakundeekin lotua egon da —Bronx Museum eta Metropolitan Museum of Art, New Yorken, besteak beste— baita kultura-arloko enpresen zuzendaritzarekin ere —Carmen Balcells agentzia literarioa eta Itinera Plus, besteak beste—.

2016az geroztik Institut Català de la Salut erakundean ari da lanean, eta azken urte honetan osasun-arloko arte-proiektuen artean, Recuperart-19 proiektua bultzatu du. Proiektu horren oinarria da museoak erreminta bat izan daitezkeela pandemiaren lehen lerroko kudeaketak zigortutako osasun-profesionalen susperraldi emozionalerako.

Proiektua: “Kultura errezeta: Osasun zentrotik museora” –

Roser Sanjuan Plana , Programa publikoen arduraduna. Centre d’Art la Panera, Lleida.

 

Roser Sanjuan Plana (Montblanc, 1978) Artearen historialaria Lleidako Unibertsitatean (UdL), ikertzaile eta komisario pedagogikoa, masterra kultur kudeaketan eta graduondokoa Egungo Artean, UBn.

Centre d ‘Art la Panerako (Lleida) Programa Publikoen arduraduna da (2003-) eta publiko ororekin lotutako proiektuak diseinatzen eta gauzatzen dihardu, besteak beste, Radiació+++ (2017-2020), ACCA 2019 saria hezkuntzaren modalitatean, La Saleta (2016-) elkarlaneko praktikak egiteko proiektua etxegabeentzako jantoki sozial batean, eta LA BONA MORT (Albert Protony) (2020-2022).

Bere jardun profesionalean nabarmentzekoa da bere ikerlana dibertsitate funtzionala duten publikoei emandako arretan eta ospitaleetan praktika artistiko garaikideak sartzeko moduan.

Orain, dispositibo mugikorrei buruzko lan-talde bateko kide da MACBA, ES BALUARD, IVAM eta Panera-rekin batera, Fundación Daniel y Nina Carasso-ren babesean.

 

“Osasun leku” proiektua

Mireia Massagué,  Chillida Lekuko zuzendaria.

Mireia Massagué Chillida Leku Museoko zuzendaria da, 2018ko urrian beregain hartu zuen kargua; 2019ko apirilean museoa ofizialki berriro ireki zenetik 125 mila bisitari baino gehiago izan ditu. Aurretik Bartzelonan lan egin zuen Teatre Nacional de Catalunya-n eta Gaudí Exhibition Center-en. Esperientzia du enpresa publikoetan eta pribatuetan, bai kulturaren bai turismoaren sektoreekin zerikusia dutenetan, eta ohiko kolaboratzailea da jaialdietan eta bestelako proiektu kulturaletan. 

 

Mariano Hernández Monsalve, AEN-Profesionales de Salud Mental-eko presidente ohia, osasun mental komunitarioko taldeen gainbegirale klinikoa

Medikuntzan lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean (1976), Medikuntzan doktorea Alcalá de Henaresko Unibertsitatean. Psikiatrian espezialista (H. Ramón y Cajal, Madril, 1981). Distrituko osasun mentaleko zerbitzuburua 1986ko urtarriletik, baita ospitalekoa ere. Distrituko osasun mentaleko zerbitzuburua Madrilgo Tetuán-H.U. La Paz-en (2018an erretiroa hartu zuen arte).

“Psikoterapia – Ikuspegi integratzailea” masterreko irakaslea, Alcalá de Henaresko Unibertsitatean (2001etik, gaur egun jarraitzen du). “Errehabilitazio Psikosoziala” masterreko irakaslea, Castellóko Jaume I Unibertsitatean (2103tik, gaur egun jarraitzen du). Osasun mentaleko eta errehabilitazio psikosozialeko zerbitzuetako ekipoen eta jardun klinikoaren gainbegiralea. “Publikoen Sarea-Educa Thyssen” proiektuan kolaboratzailea, eta “Idazketa eta Psikiatria” proiektuan, Madrilgo Carlos 3 Unibertsitateko Humanitate sailean. 

 

  • EZTABAIDA-MAHAIA: Errezeta berriak kulturaren osasuna bermatzeko? 

 

Ferran Esteve , Politologoa, kazetaria eta ilustratzailea


Ferran Esteve politologo, kazetaria eta ilustratzailea da; artearen, teknologiaren eta gizarte-aldaketaren arteko intersekzioetan espezializatua. Ikerketaren arloan, Generalitat de Catalunyako Kultura Sailerako lan egin du, gai hauei buruzko azterlanak eginez: berrikuntza kulturala; estatistika historikoa, industria kulturalei aplikatua; eta politika kultural konparatua. Orain Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala saileko arduraduna da Oxfam Intermon GKEn. Erregulartasunez idazten du teknologiari buruz Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentrorako (CCCB) eta sortzaile gisa ilustratzaile eta komikien marrazkigile gisa lan egin du, baita argitalpen artistikoen editore gisa ere. 

 

Clara Boj, Artista, ikertzailea eta irakaslea Universitat Politècnica de València-n.

Artista, kultura-ikertzailea eta irakaslea Universitat Politècnica de València-n. Arte-sorkuntzaren, hezkuntzaren eta kudeaketa kulturalaren jakintzen eta praktiken elkargunean garatzen du bere lana, Diego Díaz artista eta ikertzailearekin batera.

Ikertzaile nagusia da “Reset: Mar Menor. Laboratorio de imaginarios para un paisaje en crisis” proiektuan, non Mar Menor aintziraren ingurumen-arazoei jardun artistikotik heltzen zaion.

PERMEA masterraren zuzendarietako bat; Bitartekaritza eta Hezkuntza Programa Esperimental bat da, Comunitat Valencianako Museoen Partzuergoko Artearen eta Universitat de Valènciaren bitartez.

 

Olga Ovejero Larsson, Zabalkunde eta Garapen arloko burua. Kultura eta Kirol Ministerioaren Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusia. Espainia

Historian lizentziatua, musikologian espezializatua, Oviedoko Unibertsitatean, eta pianoan tituluduna hiri horretako Kontserbatorioan.

Hezkuntza formalaren eta ez formalaren sektorean 20 urte baino gehiago eman ditu lanean, hasieran bigarren hezkuntzako irakasle gisa eta ondoren museoetako hezkuntzaren arloan. Antropologia Museo Nazionaleko Hedapen saileko arduraduna izan zen, eta Hezkuntza Zerbitzuko burua Reina Sofía Museo Nazional eta Arte Zentroan. Orain Espainiako Museo Estatalen Zuzendariordetza Nagusiko Hedapen eta Garapen saileko burua da, eta Museoen Iberoamerikako Behatokiaren mahai teknikoko koordinatzailea, Ibermuseos programan.

Andrea Arrizabalaga Lasa,  Artaziak-eko kide sortzaileetako bat

2008an Artaziak kolektiboaren kide sortzaileetako bat izan zen, eta hainbat proiektu garatu ditu arte-hezkuntzako eta kultura-bitartekaritzako praktiken inguruan, besteak beste, Tabakalera Donostiako hezkuntza-proiektua eta DSS2016EU Europako hiriburutzaren proiektua Donostian.

2006an hasi zen ikertzaile-lanetan Bartzelonako Unibertsitatean eta orain doktoretza-tesia egiten ari da, Artaziak kolektiboaren jardunari lotua. Bertan, arte-bitartekaritzaren inguruan sortzen diren arazoak eta aukerak berrikusten ditu, eremu instituzionaletik kanpo nahiz barruan.

 

Christian Fernández Mirón, Bitartekotza Proiektuaren arduraduna, Condeduqueko Kultura Garaikideko Zentroa.

Christian Fernández Mirónek artearen eta hezkuntzaren arloetako proiektuekin lan egiten du, eta ikasi egiten du haietatik. Pertsona eta komunitateekiko interakzioa, zalantzak eta ikaskuntzak partekatzea eta intimitate kolektiboak bilatzea interesatzen zaio. Ezarritako pedagogiak, sentsibilitateak eta formatuak esploratzen eta desafiatzen dituzten ekimenak garatu ditu, bai esparru independente eta autogestionatuan, bai antzeko esparru instituzionaletan, Espainian, Kolonbian, Ingalaterran eta Dominikar Errepublikan. Bitartekaria izan da MuMo-n (Le Musée Mobile), Madrilgo Sala de Arte Joven aretoan eta Canal Dantza Zentroan. Gaur egun, bitartekaritza-proiektuaren arduraduna da Kultura Garaikideko Condeduque Zentroan. www.fernandezmiron.com

Dinamitzailea: Juan García Sandoval , Murtziako Arte Ederren Museoko Zuzendari-Kontserbatzailea 

Murtziako Arte Ederren Museoko zuzendari-kontserbatzailea (2008-2014 eta 2020 orain arte). Cartagenako Arte Modernoko Eskualde Museoko zuzendari artistikoa, 2015etik 2020ra. Lizentziatua Artearen Historian (UMU); masterra Museografia Didaktikoan (Bartzelonako Unibertsitatea); masterra Sormen Terapietan. Ohorezko aipamena Arteterapian (UMU). 

Bere egungo ikerketak arlo hauetara bideratuta daude: narratiba museologiko eta museografiko berriak, Kultura Ondarea, Arte Garaikidea, Artearen, paisaiaren eta naturaren erlazioa, Outsider Artea eta anitza, museologia soziala eta komunitarioa, generoa, irisgarritasuna eta inklusio soziala. Gai horien inguruan hainbat argitalpen egin eta ikastaroak, mintegiak eta kongresuak zuzendu ditu.

Azaroaren 24ean Saio Irekian egongo diren gonbidatuak ezagutu itzazu!
Tagged on:             

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *