Azaroaren 25ean Sareak eta hauek dituzten balio soziala aztertuko dugu. Hemen aurkezten dizuegu gai hau aztertzeko izango ditugun pertsonak:

  • EZTABAIDA MAHAIA  – Sareak. Argiak eta itzalak

Alan Trampe Torrejón – Txileko Kultur Ondarearen Zerbitzu Nazionaleko Museoen zuzendariorde Nazionala eta Ibermuseos Programaren Gobernu arteko Kontseiluko presidentea

Alan Trampe Torrejón, Txileko Kultura Ondarearen Zerbitzu Nazionaleko Museoen zuzendariorde nazionala. Artearen Teorian eta Historian lizentziatua da Txileko Unibertsitatean, eta masterra Azterlan eta Administrazio Kulturalean, Tarapacáko Unibertsitatean.

Kultura Ondarearen Zerbitzu Nazionaleko funtzionarioa da 1999az geroztik, Punta Arenaseko Magallanes Eskualde Museoan zuzendari gisa sartu zenetik. Ondoren, Museoen Zuzendariorde Nazional kargua hartu zuen. Kargu horretan 20 urtez jardun du eta bertatik diseinatu zuen eta gidatzen du Museoen Hobekuntza Integralerako Plan Nazionala, 2001az geroztik ezartzen hasia. Bestetik, Museoen Politika Nazionala ere ezarri zuen.

Txile ordezkatu du nazioarteko hainbat instantzia teknikotan, ondareari eta museoei buruzko gaietan aditu gisa mahai teknikoetan eta batzordeetan parte hartuz, eta hitzaldiak eta tailerrak emanez. Ibermuseos Programaren sortzaileetako bat da eta presidentea da bertan 2019-2021 hirurtekoan.

PAULINE CHABOUSSOU – Ondare zuzendaria – Pôle Culture et Patrimoine. Communauté de Communes Couserans-Pyrénées


Pauline Chaboussou, 2009tik, PATRIM koordinatzeaz arduratzen da; Pirinioetako museoen, ekomuseoen eta ondarearen interpretazio-zentroen mugaz haraindiko sare bat da, gaur egun Gipuzkoa, Aragoi eta Kataluniako 11 bazkide biltzen dituena, Frantziako erdialdeko Pirinioak tartean direla.

Sareak Pirinioetako historiari, etnologiari, arkeologiari eta ondareari buruzko ikerketetan laguntzen du, publikoarekin partekatzeko asmoz, erakusketen, argitalpenen eta, laster, Pirenotekaren bidez (baliabideen online zentroa). Jardunbide egokiak trukatzeari, mintegiak antolatzeari eta elkar laguntzari esker, PATRIMek sareko kokaguneetan lan egiten duten teknikariei zuzendutako profesionalizazioa eta laguntza ere sustatzen ditu; guztiak dira landa/mendialde eremuetan kokatutako egitura txikiak, askotan isolatuak: oso baliabide mugatuekin, askotariko zereginak beren gain hartu behar izaten dituzten gizon eta emakumeak, balioaniztasun handikoak.

Asier Zinkunegi – Dar-dar gizarte-ekimeneko kooperatiba-ekoizpeneko sortzaileetako bat

Sortzaile multifazetikoa. Arte Dramatikoko tituluduna (Centro Andalúz de Teatro).

90eko hamarkadatik aktore, zuzendari eta ekoizle lanetan dihardu. Bere ibilbidean zehar munduari eta gizarteari buruzko ikuspuntu kritiko nabari bat garatzen dihardu.

2008ko krisi ekonomikoak eta Mediterraneoko errefuxiatuen krisiak arte eszenikoen mugak gainditzera bultzatzen dute. Bere berezko jakin-minak eta kezkak, bere konpromiso sozialak, bere sormenak eta errealitatearen ikuspuntu pertsonal eta kritikoak gizarte-berrikuntzako proiektuak sortzera eramaten dute, artea, gizartea eta giza eskubideak lotzen dituztenak.

Bere proiekturik handiena Arteria da. Gizarte-sorkuntzako eta -berrikuntzako fabrika bat, horizontaltasunaren, sareak sortzearen eta erantzun kolektiboak eta komunak bilatzearen alde apustu egiten duena, errealitate zalantzagarri eta aldakor honek planteatzen dizkigun erronkei erantzuteko.

Vanesa Cejudo Mejías – Soziologoa eta Historia eta Artean Doktorea. PENSART.org eta ExprimentoLimon.org-en sortzaileetako bat.

PENSART eta Exprimento Limon-en sortzaileetako bat. MAV (Mujeres en las Artes Visuales) elkarteko presidenteordea. Estatuko sarea.

Soziologoa eta Historian eta Arteetan doktorea. PENSART.org eta ExprimentoLIMON.org erakundeen sortzaileetako bat. Bitartekari, irakasle eta gainbegiratzaile gisa lan egin du Senegal, Angola, Venezuela, Guatemala eta Mendebaldeko Saharako hezkuntza- eta/edo arte-autogestioko programetan. Hezkuntza eta kultura garapen pertsonalerako ardatz gisa eta gizarte-aldaketaren eragile nagusi gisa egituratzen dituen estrategian oinarritzen da bere jardun profesionala.

Bitartekari kultural gisa hiru ildotan oinarritzen da: Hezkuntza (irakaslea da UNIR Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean); Berrikuntza, besteak beste, Making Art Happen proiektuan jardunez, non ikasgeletan artista bisual bat sartzen den ikaskuntza-metodologian; eta Sorkuntza Garaikidea, MAV (Mujeres Artistas Visuales) elkarteko presidenteorde gisa eta Brit-Es Magazine (Madrid-Londres) aldizkariko zuzendariorde gisa.

Mauro Peñalba – Koma Zerbitzu Kulturalak taldearen sortzaileetako bat eta D´Museoaren koordinatzaile teknikoa. Donostiako Elizbarrutiko Museoa

Artearen Historian lizentziatua eta Kultur Baliabideen Kudeaketan aditua. Koma zerbitzu kulturalak taldearen sortzaileetako bat da. Bere ibilbidean zehar kultur proiektuak gauzatu ditu erakunde ugarirekin: San Telmo Museoa, Loiolako Santutegia, Koldo Mitxelena Kulturunea, Kutxa Artegunea… 2002az geroztik D´ Museoa.

Donostiako Elizbarrutiko Museoari lotuta dago; koordinatzaile teknikoa da bertan. Modu aktiboan parte hartzen du tokiko, eskualdeko eta estatuko zirkulu profesionaletan. Kultura Ondarearen Kudeatzaileen Espainiako Elkarteko bazkidea da.

Dinamizatzailea: Nekane Aramburu – Kultur kudeatzailea eta museologa

Artearen Historian lizentziatua eta masterra Museologian. Kultur proiektuen, arte-zentroen eta museoen zuzendari gisa lan egiten du, eta haietatik abiatuta jartzen ditu martxan bildumak dinamizatzeko estrategiak, mezenasgoa eta hezkuntza/bitartekaritzako eredu berriak, jasangarritasunean eta jardunbide egokietan oinarrituta.

Hasieratik dihardu kudeaketaren eta arte-arduraren arloetan zeharkako modu berriak jorratzen, eta ondare material eta immaterialen komunikaziorako hizkuntzak eta formatuak aztertzen ditu espazio instituzionalen eta independenteen barruan nahiz kanpoan, maila nazionalean eta internazionalean.

Bere zuzendaritzapean nabarmentzekoak dira, 1994 eta 2010 urte bitartean, Transforma eta Hiria Gunea zentroa Gasteizen, eta Es Baluard museoa, non sei urtez jardun duen zuzendari nagusi eta artistiko gisa.

WORKSHOP. Datutik kontakizunera (euskaraz) Kultur proiektuen eragin kulturala, soziala eta ekonomikoa neurtzeko tailerra 

  • Emailea: Alvaro Fierro – Cultumetría

Álvaro Fierro Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bere prestakuntza akademikoa eta profesionala Ekonomia Aplikatuan, Kulturan eta politika publikoen ebaluazioan oinarritzen da.

Cultumetria enpresaren sortzailea da, eta bertan ikerketa eta proiektuen koordinazioa eramaten du eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da. Halaber, prestakuntza ematen du Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kultura Kudeaketa eta Gizarte Berrikuntza masterrean.

Bestalde, erakunde publiko-pribatuekin lankidetzan aritu da kultura-kudeaketan eta proiektu edo politika publikoen ebaluazioan, hala nola Cadizko Antzerki Jaialdi Iberoamerikarran, UNESCO Etxean, Medellingo Unibertsitatean, Peruko Gobernuan, Espainiako Antzokien Sare Nazionalean, euskal aldundietan, Bilboko, Getxoko edo Barakaldoko udalan; Andaluziako, Kanarietako, Valentziako, Kantabriako, Nafarroako edo Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuetan, besteak beste.

Azkenik, 160 Metros eta Atrapados por la Serpiente dokumental musikalak zuzendu eta idatzi ditu. 

 

*PROGRAMA:   “VIII Saio Irekia Zubiak –  kultura eta ongizatea”   esteka honetan klik egiten 

*INSKRIPZIOAK  online a VIII Saio Irekia Zubiak – kultura eta ongizatea”  esteka honetan klik egiten

Azaroaren 25ean Saio Irekian egongo diren gonbidatuak ezagutu itzazu!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *