Erakusketa armagintza museoan egongo da urtarrilaren 9ra arte
Abenduaren 2tik urtarrilaren 9ra arte izango da ikusgai Eibarreko Armagintza museoan Ondareari Begira argazki lehiaketako erakusketa. Erakusketa K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak antolatu dute.
Inguratzen gaituena berrikustea
Erakusketa honen bidez, inguratzen gaituen ondarea ikuspegi askotatik berrikustera gonbidatzen dugu bisitaria. Gure ingurunea osatzen duten eta gure kultura herentziaz hitz egiten diguten espazioei, inguruneei, arkitekturei, tradizioei eta paisaiei egindako omenaldia da.
Orain abandonatuta dauden lekuetatik, itsasotik eta bertako ohituretatik, industriatik, Euskal Herriko paisaia naturaletatik, berrerabilitako leku eta objektuetatik, meatzaritzatik edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietatik barrena egindako ibilbidea da.
Erakusketaren ordutegia
Erakusketa urtarrilaren 9ra arte bistatu daiteke armagintza museoan (Bista Eder, 10, Eibar) hurrengo ordutegian
asteazkenetik larunbatera 16:00-20:00
Igandetan 10:00-13:00 (urtarrilak 1 eta 6 itxita)