2021 urteari amaiera ematen diogu hurrengo urtean Saio Irekia aurrez aurre ospatzeko itxaropenarekin. Hau baita gure desioa eta jardunaldiei buruz egindako galdetegietan  gehien errepikatu den iradokizuna.

Hurrengo urtean hausnarketa saioak kultur eta museoko sektorearen barruan interesekoak diren gaien inguruan antolatzen jarraituko dugu. Izan ere, jorratzen ditugun gaiak dira gehien baloratzen den alderdia. Azken finean, honen erakusle da jardunaldietan parte hartzen duten %100 bere lankidei gomendatuko lieken ekimen bat izatea

Joan den abenduraren 24an eta 25ean ospatu genituen Saio Irekia: “Zubiak – kultura eta ongizatea” VIII. edizioko hitzaldi guztiak ikusgai daude jada Ondarebiziko youtube kanalean.

Edizio honetan, Saio Irekiak kulturaren balio soziala eta osasunerako dituen onurak aztertu zituen, ikuspegi eta diziplina desberdinetatik, nahitaez jasangarriagoa izango den “pandemia osteko” ekosistema kulturalaren esparruan.

Berrikusi 2021eko Saio Irekira gonbidatutako pertsonek horri buruz esan ziguten guztia hurrengo estekan: https://www.youtube.com/channel/UCF8yQvZ-JjON7-Tl-lc4dkw/videos 

Laster arte!

Berrikusi 2021eko Saio Irekia Youtuben!

Leave a Reply

Your email address will not be published.