ZUBIAK. Kultura eta ongizatea koadernoaren azala tableta elektroniko bateanKoaderno digitala Saio Irekia jardunaldi profesionalen esparrura itzuli da. Kulturaren eta ongizatearen loturei buruz hausnartzera gonbidatzen du.

Aurkezten dugun sailaren bigarren edizio honek, 2021eko irailean “ZUBIAK. Kultura eta ongizatea” izenburupean egin zen jardunaldien azken edizioa laguntzen eta osatzen du. Aipatutako Jardunaldi horiek, K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak sustatzen dituzte, Ondarebizia proiektuaren esparruan.

Aurreko edizioan kulturaren gizarte-balioaz eta osasunerako dituen onurez eztabaidatu eta hausnartu zen, ikuspegi eta diziplina desberdinetatik, nahitaez jasangarriagoa izango den pandemia osteko kultura-ekosistema baten esparruan.

Jardunaldietan jorratutako ildoei jarraituz, koaderno honek kulturak eta ongizateak dituzten loturei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen duten zazpi testu biltzen ditu. Pertsonaren esperientzia kulturaren proiektu eta espazioen erdigunean kokatzeko beharretik abiatutzen dute testuek.

Parte-hartzaileak: Begoña Román Maestre, Marián López Fdz. Cao, Guillem d’Efak Fullana-Ferré, Juan Gª Sandoval, Ferran Esteve, Artaziakoop eta Nekane Aramburu

Hemen deskargatu daiteke.

“ZUBIAK. Kultura eta ongizatea” Saio Irekiaren koaderno digitalaren bigarren zenbakia jadanik eskuragarri dago
Tagged on:

Leave a Reply

Your email address will not be published.