ONDAREARI BEGIRA: Industri ondarea
Aurten ere, Iraileko azken egunetan, Ondareari Begira-ren argazki lehiaketaren hurrengo edizioari ekingo diogu. Irudien kalitatea eta partaidetza igotzen joan dira edizioek aurrera egin duten heinean. Horregatik, lehiaketa honek urtez urte hobetzeko duen indarrean sinisten dugu.
ONDAREARI BEGIRA-REN HELBURUAK

Ondarebizia proiektutik eskuragarritasuna lantzea dugu helburu, ondare hezkuntzatik abiatuz eta
museoetatik haratago publiko handiago batera heltzea nahi dugu.

Aldi berean, herritarrei sormena garatzeko eta erakusteko espazioak ahalbideratzea nahi dugu. Hau
guztia posible izateko kontuan dugu teknologia berriek duten garrantzia beraien talentua ezagutzera
eman dadin.

Kulturan jakitun diren eragileekin lan eginez, gaitasuna igarri nahi dugu.

ARGAZKI SARIDUNAK
ARGAZKI HAUTAGAIAK

OINARRIAK

GAIAPARTE HARTZEABALORAZIO IRIZPIDEAKPARTE HARTZEKO OINARRIAKEPAIMAHIAEPAIMAHAIAREN ERABAKIASARIAKINFORMAZIOA ETA KONTSULTAKADOSTASUNALEGE OHARRAIZEN EMATEA

INDUSTRI ONDAREA

Aurten Industri Ondarearen begirada erabaki degu lehiaketaren gai gisa.
Euskal hondarearen eta obra publikoaren elkarteko kideek jasotako txostenak dioen bezela, Industri ondarea “edozein eraikuntza, egitura finko edo bestelako, industri iraultzaren barne, bere baitan edo beste elementu batzuekin batera prozesu tekniko edo fisikoen garapen edo jaiotza ilustratzen dena kontsideratzen da”.
Beraz industriala kiontsideratzen dira, ondasun higiezinak (fabrikak, tailerrak…) estruktura arkitektonikoak, produkzio makinak (tximiniak, lokomotorak…), eta baita ere gai hauek iristen ziren komunikabideak eta garraio bideak (zubiak, trenbide, tren geltoki…), residentziak, elkarteak eta langileen laguntzarako zentroak (hospitaleak, sendaguneak…) zerbitzu publiko (azoka, eskola, eliza…) eta industrializazioaren aktibitatearengatik eraldatutako paisaiak.

Interesatua dagoen edonork parte hartu ahalko du, profesionalak edo amateurrak, 18 urtetik aurrera. Argazkiak jasotzeko epe-muga 2017ko urriaren 23a da, egun hau barne.

  • Gaiaren tratamenduan berritzaileak izatea: enfokatzeko era berriak, originaltasuna.
  • Sormena
  • Kalitate teknikoa: irudiaren kalitatea baloratuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahalko ditu: 1280 pixel gutxieneko dimentsioa, 300ppp eta JPG formatuan.

Argazkiak Ondarebizia-ren korreo elektronikora bidaliko dira: ondarebizia@gmail.com. Mezuaren gaian IV. Argazki lehiaketa + Autorearen izena. Horrez gain, parte hartzaileak izen-emate orria bete beharko du online, berakin kontaktazeko datuak emanez Ondarebiziako blog-ean.

Parte hartzaileek bere gain hartzen dituzte argazkietan agertzen diren pertsonen baimenak, eta erreklamatu daitezkeen errespontsabilitateak.

Lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak originalak izango dira eta bakarrak, ezin izango dituzte utziak izan euren baimenak, eta ez dira onartuko ere beste lehiaketa batean sarituak izan diren argazkiak. Argazkiak beraien egileengatik soilik izan daitezke aurkeztuak.

Lehiaketa honetara aurkeztutakoek beraien datuak eta argazkiak Internet-en bozkaketa prozesurako eta honen difusiorako publikatuak izatea onartzen dute.

Argazkien egile-eskubideak argazkilariarenak izaten jarraituko dute.

Lehiaketaren erabakiaren ondoren antolatzaileek ez dute aurkeztutako materiala itzuliko.

Antolatzaileek deialdi hau hustzat jo dezakete.

Aurkeztutako argazkiak Ondarebiziko artxibo historikoaren parte izatera pasatuko dira. Hurrengoko edizioen promoziorako edo barneko kontsultetan erabili ahalko dira.

Lehiaketan aurkeztutakoak argazkiak Museum Cementos Rezola eta Oiasso Erromatar museoko erakustaldietan erabiliak izatea onartzen du. Hala nola beste eraikin publikoetan, erakusketa mugitzen bada.

Oinarri hauen interpretaziotik sorturiko arazo edo ustekabekoak, antolatzaileek, SFG (Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa) eta IVASFOT (Instituto Vasco de Fotografía) -en zuzendaritza batzordeekin batera hauen kriterioaren arabera konpoduko dira.

Bi sari ezberdin emango dituzten epaimahaikideak izango ditugu: Epaimahai profesionala eta epaimahai popularra.

Epaimahai profesionala: hasiera batean epaimahaiak museotako erakusketetan ipiniko diren 60 argazkiak aukeratuko ditu. Ondoren, aurkeztutako argazkiak baloratuko ditu, aurretiko aukeraketa eginez*, eta epaimahiai profesionalaren sariak emango ditu. Erabakia apelaezina izango da.

Epaimahai popularra: aurtengo edizioan bitan banatuko da epaimahai popularraren saria. Alde batetik, online emandako saria eta bestetik epaimahai presentzialaren saria.

Epaimahai popularra online: aurtengo edizioan aurrenekoz, argazkiak web bitartez bozkatu ahal izango dira www.ondarebizia.com web orriaren bitartez. Erabiltzaile bakoitzeko boto bakarra onartuko da. Aurten argazkiak www.ondarebizia.com web-aren bidez bozkatu ahal izango dira. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du. Aukeratutako argazkiak blogean argitaratuko dira azaroaren 10 ean eta bozkaketak egun hortatik abenduaren 10 bitarte egongo da aktibatua.

Epaimahai popularra presentziala: Bestalde, Museum Cemento Rezolan eta Oiasso Erromatar Museoan aurkeztutako argazkiak egongo dira ikusgai. Erakusketa epaimahai profesionalak aukeratutako* 60 argazkiek osatuko dute. Museora gerturatzen den edonork bozkatu ahal izango du gehien atsegin duen argazkiarengatik eta bi museoetako bisitarien arteko bozkaketen batura egingo da amaieran.
Erakusketa Museum Cemento Rezolan egongo da 2018 araroak 2-23 bitartean. Ondoren Oiasso Museoan aurkeztuko dira abenduak 18 bitarte.

**Argazki bakoitzak sarietako bat bakarrik jaso dezake. Epaimailak argazkietako bat saridun bezela aukeratuko balu, automatikoki epaimahai popularretik kenduko litzateke, baina erakusketako publikoak edo online bozkatzaileek aukeratuko balute, saria hurrengo argazki bozkatuenera joango litzateke.

Epaimahai profesionalaren erabakia argazki guztiak ikusi ostean, bozkaketa indibidualaren bitartez emango da.
Online bidezko epaimahaia popularraren erabakia online jasoko diren bozken emaitzaren bitartez jakingo da.
Epaimahai popular presentzialaren erabakia Museum Cemento Rezola eta Oiasso Erromatar Museoetan jasotako bozketen bidez emango da.
Online bozkatzeko epea Azaroaren 10etik Abenduaren 10eko 23h 59 arte izango da.
Epaimahai profesionalaren eta herrikoiaren erabakiak 2018ko abenduaren 20an jakingo dira.
Hautatutako argazkiak zeintzuk izan diren Ondarebiziaren sare sozieletan publikatuko dira.

  • Epaimahai Profesionalaren Lehen saria: 400€ (garbi)
  •  Epaimahai Profesionalaren Bigarren saria: 200€ (garbi)
  • Online bidezko Epaimahai Popularraren saria: 200€ (Garbi)
  • Epaimahai Popular Presentzialaren saria: 200€ (Garbi)

T. 943291105

Email: ondarebizia@gmail.com

Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri guztiak onartzen direla adierazten du.

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin adostasunean, lehiaketa honetako parte-hartzaileek luzatutako datuak fitxategi batean gordeak izango dira. Fitxategi honen arduraduna K6 Gestión Cultural S.L. da eta soilik lehiaketa aurrera ateratzeko erabiliko ditu.

*Ondarebiziako taldeak aurkeztutako argazkien aurretiko aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa hau oinarri hauetan aurkeztutako irizpide eta baldintzak betetzean oinarrituko da: aurkeztutako gaia, baldintza teknikoak, argazki originala eta berria izatea etab.

15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu formulario honen bitartez eskuratutako datuak K6 GESTIÓN CULTURALen erantzukizunpeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla, zure kontsultei erantzuteko eta interesgarria gerta dakizukeen informazioa zuri helarazteko helburuarekin. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta haien aurka egiteko dituzun eskubideak gauza ditzakezu gure helbidera –PORTUETXE 83, 20018, DONOSTIA (GIPUZKOA)– idatzi bat igorriz. Aurkakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, zure datuak aldatu ez direla, edozein aldaketa gertatuz gero guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta datu horiek aipatutako helburuetarako erabiltzeko zure baimena dugula ulertuko dugu. Datu hauek igortzeak klausula hau onartzen duzula adierazten du.
*Ondarebiziako taldeak aurkeztutako argazkien aurretiko aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa hau oinarri hauetan aurkeztutako irizpide eta baldintzak betetzean oinarrituko da: aurkeztutako gaia, baldintza teknikoak, argazki originala eta berria izatea etab.

Izen emateko epea itxi egin da.

 

De acuerdo con lo establecido por la Ley Orgánica 15/1999, le informamos que los datos obtenidos de este formulario serán incorporados a un fichero automatizado bajo la responsabilidad de K6 GESTIÓN CULTURAL con la finalidad de atender sus consultas y remitirle información relacionada que pueda ser de su interés. Puede ejercer sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición mediante un escrito a nuestra dirección CALLE PORTUETXE 83 20018, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (GIPUZKOA)

Mientras no nos comunique lo contrario, entenderemos que sus datos no han sido modificados, que usted se compromete a notificarnos cualquier variación y que tenemos su consentimiento para utilizarlos para las finalidades mencionadas.

El envío de estos datos implica la aceptación de esta cláusula.

OINARRIAK LEHIAKETA V edizioa